Izenburu horren zergatia azaldu aurretik, ongietorri blog honetara! Giroaren berri ematen ahaleginduko gara Velasco eta biok hemen, gure ikuspuntutik. Horrenbestez, batzuetan ez dugu kirol emaitzen gainean berba egingo, burutik pasatzen zaiguna kontatuko dizuegu. Eta, tarte entretenigarri bat egiten ahaleginduko gara.
Bigarren etapa amaitu berri dugu, hotelera bidean goaz, eta orain emango dizkizuet izenburu horren azalpenak.
Edozein lasterketetara joaten garenean, gure zaleek potroekin lehiatzeko eskatzen digute, balio duguna erakusteko. Badirudi, gorputzak nahikoa dela esaten duenean potroekin egiten dugula aurrera, baina esango nuke gainontzeko ziklistek ere berdin-berdin jartzen dituztela potroak. Hala, gaurko etapan ere zuzendariak horrela animatzen gintuen: "topera, topera, potroekin!!!". Bistan da, guk potroekin egiten ditugu gauzak, eta gaurko etapan potroak jarri behar izan ditugu. 4.000 metro igo ditugu gaur, eta hori asko da. Kalanbreekin ibili gara Velasco eta biok, baina buruan genuen balio duguna erakustera etorri garela, eta Velascok bi potrorekin, eta ni batekin, daukaguna emango dugu.
Markel Irizar
2008/05/11 21:01:11.550 GMT+2
Potroekin
Nork: xurzelai.2008/05/11 21:01:11.550 GMT+2
Etiketak:
potroekin
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Ez naiz ni oso txirrindularitza zalia baiña gustura jarrittuko dot bloga. Animo!
Nork: Iban Arantzabal.2008/05/12 09:09:49.958 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Gaur eta bixer, barriz, esprinter puruen txanda izengo da. Asko dauz, itzuli haundixetan hola izeten da; hala be, lelengo maillako asko falta die (Petacchi, Boonen, Freire, Hushovd, bestiek beste), eta esprintak nahasi xamarrak izengo diela pentsetan jat. Treno tipikue falta izengo da. Anarkia. Eta askok urrie atara leikie anarkia horretatik.
Hamen zerrendatxo bat: McEwen, Bennati, Cavendish eta Greipel, Zabel, Förster eta Gatto, Lorenzetto, Visconti, Brown, Pagliarini, Hondo, O'Grady, Loddo, Usov, Bazayev, Koldo eta atzo huts egin euen Gasparotto eta Bettini. Badakigu Bettini Giroko esprint danetan sartzen dala...
Nork: VDB.2008/05/12 10:28:46.682 GMT+2
Nork: x.u..2008/05/12 11:36:03.143 GMT+2