Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/14 20:09:27.242 GMT+2

Musikantoi

Goiena Telebistako musika saioko izenburua aukeratu dut gaur, izan ere, azken egunotan hainbat abesti etorri zaizkit gogora, momentu ezberdinetan.

Aurrekoan, Iban anbulantzian ospitalera eraman zutenean itsasontzian nentorren, itsasora begira.  Orduan, Ruper Ordorikaren Ez da posible, ezin liteke... kantua etorri zitzaidan gogora, Velascoren zorte txarra ikusita. Gero, baina, hotelean aurrera egiteko gertu zegoela esan zidanean Pantxoa eta Pelloren Lepoan hartu ta segi aurrera abestiaz gogoratu nintzen. Atzoko etapako helburua Koldo Fernandez de Larreari esprintean laguntzea zen, eta horretan ibili ginen. Azken metroetan, baina, jende mordoa erori zen lurrera, eta oso gutxigatik ez nuen neuk ere bide bera hartu, ihesaldi ona.

Gaur, baina, behar baino gehiago arriskatzen nenbilen, eta nora kristo ote nindoan pentsatzen nenbilela aurrean ziklista bat erori da, eta lurrera joan gara atzekoak ere. Ez dut minik hartu, eta berehala jaiki eta amorratuta aurreko taldea harrapatu dut, buruan orain dela urte batzuetako Vueltako abesti ofiziala izan zen Me estoy volviendo loco, poco a poco, poco a poco... kantua buruan bueltaka.

Afalostea izaten da eguneko momentu onena, etxekoekin berba egiten dugunean. Orain momentuan, etxean egongo banintz Alaitzek eta biok Xabati gehien gustatzen zaion abestia jarriko genioke, oheratu zedin. Pirritx eta Porrotxen Maite zaitut, maite maite zaitut, pilla-pilla patata tortilla...

Nork: Markel Irizar.2008/05/14 20:09:27.242 GMT+2
Etiketak: musikantoi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

jijiji! Oso ona gaurko posta!

Iada egun bat gutxiago falta jatzue bukatzeko! Eroriko kopuru altua ikusitta, infernua dirudi Girua...

 

Ondoloin t aondo rekuperau!

Nork: Ibantxo.2008/05/14 22:23:07.280 GMT+2

Aupa bikote,
Asko gustau xat atzoko kronikatxoa. Zapatuan, Pirritx eta Porrotxen emanaldian zuekin gogoratuko naiz.
Eutsi goiari!!!!

Nork: Mireia.2008/05/15 11:56:52.142 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak