Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/09 16:10:59.849 GMT+2

Lehenengoa, Palermon

Taldekako erlojupekoarekin hasiko dute aurtengo Giroa, bihar, zapatua. Euskaltelek hor izango du lehenengo erronka, talde indartsuek min handia egin dezakete-eta hasiera hasieratik. Orain artekoan Astana izan da albiste. Giroko antolatzaileek azken orduan gonbidatu dute egunkarietan horrenbeste orri bete dituen taldea, eta Contadorrek korrika eta presaka utzi behar izan ditu Cadizeko hondartzak.

Atzo, madrildarrak lasai entrenatu ahal izan zuen, ezin Caisse d' Epargne taldearen gainean gauza bera esan. Entrenamendu saioan erorikoa izan eta David Arroyok etxerako bidea hartu behar izan du, min hartuta.
Ea biharko etapa hasi aurretik Irizarrek edo Velascok Palermon egindako lehenengo egunen berri ematen diguten –eta blogera ongietorria, bide batez–. Cyclingnews txirrindularitzako puntako webguneko argazkilari Roberto Bettinik hau topatu du Palermora iritsitakoan:





Nork: xurzelai.2008/05/09 16:10:59.849 GMT+2
Etiketak: palermo | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ea zelako espektakuloa eskaintzen doskuen gure txirrindularixak!

Hemendik, suerte on danei!

Nere irabazteko faboritua... KLODEN!

 

Nork: Ibantxo.2008/05/09 22:42:09.458 GMT+2

Bueno, ba badaukou lelengo positibue: Maximiliano Richezek ez dau urtengo bixer. Apirillien jokatuteko La Sartheko zirkuituen positibue emun euela urten dau gaur; bertan etapa bat irebazi ostien egin eutzien pruebie (apirillek 11). Anabolizantiek.

CSF Group Navigare taldiek kide inportantie galdu dau, hortan, esprinterra da-eta Richeze. Gaiñera, oso ondo ebillen aurten.

Ondo hasi gare.

Nork: VDB.2008/05/10 00:16:32.780 GMT+2

Betiko leloaren betiko leloa...

Halare notizia honek ez dau Giruan handitasuna estali bihar. Giruak badu zerbaitt, magia berezi bat, historiak lagunduta, espezial eitten dabena...

GORA TXIRRINDULARITZA! GORA ITALIAKO GIRUA!

Nork: Ibantxo.2008/05/10 09:55:59.740 GMT+2

Patxi Vila ere etxean geratu da, positibo "arraro" baten ostean. Penie.

Nork: x.u..2008/05/10 12:11:20.423 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak