Hala ere, erlojupekoan begibistan geratu zen horrelako proba bat irabazteko ondo prestatu behar dela: ibilbideko metro bakoitza ezagutu, ondoko taldekideen indarra kontutan hartuta talde lana egin, eta arriskatu; izan ere Giroko lehenengo proba irabazteko arriskatu egin behar zen.
Esandakoa, lehenengo kolpea talde kontinental batena. Euskaltel 20. sailkatu zen, 1.17ra. Telebistan Irizar ikusi genuen tira eta tira, irudian, hirugarren.

Argazkia: www.fundacioneuskadi.com
Gaur, berriz, Siziliako errepideetan barrena egingo dute bigarren etapa. Badirudi euria egin dezakeela, horrela bada, batek baino gehiagok lanak izango ditu bizikleta gainean joateko. Errepide zaharrak dituzte, eta labainkor egoten da. Kontuz denok.
Erantzunak
Nork: VDB.2008/05/11 12:58:12.757 GMT+2