Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/27 20:27:25.911 GMT+2

Ferreriasko ostegun gabak

Gaur atseden eguna izan dugu –zerbait esatearren, goiz dena autoan igaro dugu-eta–, eta dagoeneko sartu gara azken astean. Helmuga horren gertu ikusten dugunean, normalean planak egiten hasten gara, horrelako itzuli luze bat amaitutakoan atseden egunak zertan igaroko ditugun pentsatzen. Ibanek kontatu dizkit bere asmoak, eta neuk neure asmoen berri emango dizuet.

Girotik bueltan, Alaitzekin talasoterapia batera joateko asmoa dut, gorputzari atseden emateko. Horrekin batera, hainbat lagun Quebrantahuesos proba egiteko asmoarekin dabiltza, eta asteburu horretan gustatuko litzaidake Pirinioetara joan eta lasterketa gertutik jarraitzea. Asmo horiekin batera, baina, Ferrerias kaleko ostegun gauak ezin ditut burutik kendu.

Arrasatera bizitzera joan naizenetik bizpahiru aldiz gozatu ahal izan dut horrekin. Uda partea gertu, txankleta eta fraka motzak soinean Irati eta Basati taberna artean dauden portaletako mailak jendez topera egoten dira. Eta hor egoten naiz ni gustura, lagunartean, trankil, berbetan. Batzuendako lelokeria bat izango da hau, euren egunerokoa; baina ni askotan akordatzen naiz horrekin.

Laster afaltzera joango gara, pasta berriro ere. Eta, hemendik taldeko auxiliarrak ikusten ditut, terrazan, garagardo bat hartzen. Lasaitasun hori botatzen dut faltan.

Nork: Markel Irizar.2008/05/27 20:27:25.911 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bizitza gogorra txirrindulariena! Baina beno, gustatzen jatzuena eitteozue, ez? Ta gero momentu horiek(Ferreriasekoa, besteak beste) zapore berezi bat izango dute...

 

Animo ta ez etsi! Laster etxean zaudete eta!

Nork: Ibantxo.2008/05/27 21:02:12.334 GMT+2

         Aupa zuek! Animo, edarto zabize eta. Hi Markel honez gero Rumba fast food eta ferreriaseko portaletan lekua erreserbetan hasi biherko gare.

          Azkeneko astia da eta aurretik erakutsi dozuen dana, oin are eta geixau in biekozue, azkena izatiaz gain seguru ahal dozuela eta. Eta bestela egin beharreko lana primeran eginda dauela argi dau. Animo eta AURRERA BOLIE!!!

Nork: ibai.2008/05/28 11:22:28.893 GMT+2

Ramontxu dixit: " Y luego diraaan que el ciclismo es durooooooo..."

Nork: KxK.2008/05/28 15:26:27.982 GMT+2

 Aupa Markel, laster egongo haiz ferrerias inguruan gustora hire abenturak kontatzen eta gu berriz horiek gustora entzuten. Runba Fast food eta txokoko Eneko ere izango dituk hemen bueltan!!!

 kebrantan berriz,beste baztu izango gaituk sufritzen hire animoen beharrean!!

Animo eta munduko zorterik onena azken txanpa hontan!!!

 Eutsi goiari ta AURRERA BOLIE!!!

Nork: Dorron.2008/05/29 15:39:38.222 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak