Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/17 20:10:47.885 GMT+2

Elbarritu baten egunerokoa

Gaurko etapan beste eroriko bat izan dut. Oraingoan, ez dut min handirik hartu baina, gorputz osoa partxez josita daukat. Markelek esaten dit, Fagorren lanean banengo, dagoeneko bajan egongo nintzatekeela. Eta, uste dut arrazoirik ez zaiola falta. Baina, guk aurrera egin behar dugu. Ea datozen etapetan ihesaldiren batean sartzeko modurik dudan. Hau da gure egunerokotasuna. Orain, atseden hartu eta biharko etapari gogor ekitea besterik ez dut buruan.

Romara inguratzen gabiltza. Konturatu naiz, Italiako hegoaldea eta iparraldearen artean hainbat ezberdintasun daudela. Paisaia adibidez, ezberdina da. Gero eta gorago joan, politagoa da paisaia. Eta, jendea ere atseginagoa da iparraldean. Izan ere, hegoaldean, mafia edo, ez dakit nola esan, delinkuentzia gehiago dagoela iruditu zait. Autobusak ere, kontu handiarekin zaindu behar izan ditugu, ezer ez lapurtzeko. Bizikletaren bat edo lapurtuko ote ziguten beldurrarekin egon gara. Behin hasita, erorikoak lapurtu ditzatela!

 

Iban Velasco 

 

Nork: Iban Velasco.2008/05/17 20:10:47.885 GMT+2
Etiketak: erorikoa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aze parea, karakola eta barea!!!

Eta ez dut habiaduragatik esaten, kontetan dituzuen gauzengatik baizik.

Hi Markel! Fagorren egongo bahintz, bajaz bai, baina burua frigorifikoetako konjeladorea bezain hotza edukiko huen, eta ez huen eukiko orain dauken saltsa!

Ondo habil horrela, badakik... endorfinak eta abar... zoriontasunaren hormonak. Erresistentzia kirolak praktikatzen, norberaren garunak sortzen dituela.

Tira! Horrela jarraitu eta ANIMO!!! Hemen zuekin gaude bihotz-bihotzez zuen abenturak eta desbenturak jarraitzen!!!!

Yoli 

Nork: Yoli.2008/05/20 15:42:25.206 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak