Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/15 19:21:34.705 GMT+2

Egun bat Giroan

Gaurko zutaberako gertatuta daukadana kontatu aurretik gaur nahiko txukun amaitu dugula aurreratu gura dut. Lastima Alanek ezin izan duela azken metroetan etapa errematatu. Nik, berriz, jaitsieretan sufritzen jarraitzen dut, eskuak min egiten dit-eta. Ea poliki-poliki errekuperatzen naizen.

Beno, Giroko egun bat zelakoa den azalduko dizuet gaur, eta egia esateko, denak ere nahiko antzerakoak dira. Gutxi gorabehera egunero-egunero gauza antzerakoak egiten ditugu, oso metodikoa da dena, eta esango nuke talde guztietan gertatzen dela gauza bera.

Etapa hasi baino 3 ordu lehenago esnatzen gaituzte. Gaur, esaterako, 07:30ean jaiki gara, baina normalean 08:30ak aldera esnatzen gaituzte. Jaikitzeaz batera gosaltzera joaten gara; etapa batzuetan zazpi mila kaloria erretzen ditugu, horrenbestez, gura beste gosaltzen dugu: pasta, tortilla, zerealak, tostadak... Ondo gosalduta gelatara igo, eta maletak prestatzeko ordua da. Maleta handia masajistek hartzen dute –handia eta txikia ditugu–, eta txikian kaskoa, zapatillak... etaparako behar ditugunak sartzen ditugu.

Etapa hasi baino ordubete lehenago iristen gara irteera puntura, eta han zuzendariaren aginduak entzun eta etapa aztertzen dugu. Hortik aurrerakoaren berri ondo dakizue, eta lasterketa amaitutakoan presaka ibiltzen gara berriro ere. Autobusean bertan dutxa bat hartu, zereal batzuk esne apur batekin edo meriendatu, eta hotelera buelta –orain arte, kilometro mordoa egin behar izan dugu bidaian–.

Eta hotelera iritsitakoan ere, berritasun gutxi. Lau masajista ditugu gurekin, eta masajea hartzen dugu –astia dagoenean–. Gero, afaltzera joaten gara, 20:30ak inguruan, eta afalostean taldekide guztiok batera egiten dugu tartetxo bat, deskafeinatu bat-edo hartzen. Ondoren geletara igotzen gara, gelakidearekin minutu batzuk lasai egon, eta lotara. Orduan ibiltzen gara Irizar eta biok, elkarri batallatxoak kontatzen. Egun erakargarria, ezta?

Iban Velasco

Nork: Iban Velasco.2008/05/15 19:21:34.705 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Apa pareja!!

Animo bixori! ya bete dozue zuen eroriko kupua eta ia oin suerte pixkat dakazuen ihesaldirenbat arrapatzeko.

Gode indar batzuk datorren asterako eh!! ihesaldirenbat hartu biharko dozue, ez gara alperrik juango italiaraiño.

Bueno Coca-Colas betetzen hasi gara furgonetak, ezer ez den falta italiako aldapatxoetan. 

Antojorik bai? oindiok astixa dau eruateko ehh!!

Nork: oregi.2008/05/15 21:05:34.305 GMT+2

           Aupa bikote! Egun earra, ondo jan, lagunekin egon, kirol piskat in, lujozko hoteletan egon eta gainera masajetxua,ja,ja. Monotonia horri bueltatxua emoteko, lan gogor in (beti bezela) eta MEREZI dozuen emaitzak lortzia besteik ez dau. Animo eta AURRERA BOLIE.

Nork: pi.2008/05/16 09:03:06.648 GMT+2

Momentu honetan (40. km) sei lagun doiez ihes egindde, 45 segundora doie 33 laguneko talde bat eta Markel dau talde haundi horretan. Pelotoie zazpi miñuture doie.

Nork: VDB.2008/05/16 13:25:19.606 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak