Askotan pentsatu izan dut zorte txarreko txirrindularia naizela, baina nire taldekide Velascori gertatzen zaizkionak ikusita, ezin naiz kexatu. Gaur hari tokatzen zitzaion blogean idaztea, eta gainera bazekien zeren gainean berba egin. Lasterketan, baina, erorikoa izan du, sekulakoa hartu du, eta etapa amaitzeko gauza izan bada ere ospitalera eraman dute, negar malko artean. Iaz hautsi zuen eskuan hartu du min, baina ez dauka ezer apurtuta.
Ze tristea den hori, gorputzaldi onean etorri, eta ezin erakutsi. Pena handia eman dit. Iban ez da txirrindulari ezaguna, baina nik ondo dakit zer egiteko gauza den, eta egunen baten zorte apur bat baldin badauka, ezustekoa emango du; gogoratu horrekin.
Erori denean zera pentsatu dut, orain ere gelakide barik geratu naizela, korritu ditudan aurreko bi edizioetan behar baino lehenago joan zirelako gelakideak etxera. Pentsa, "Laster arte, Iban", hori zen gaurko zutabetxorako pentsatuta neukan izenburua; ea zer nolako gaua igarotzen duen.
Amaitzeko, izenburuaren zergatia azalduko dizuet. Velasco ez da sinestuna, ezta ni ere, baina daramagun bolada ikusita Dorletako Amarengana joaten hasi beharko dugu... Ze, hau ez da normala. Gaurkoz nahiko, ea hotelera iristen garen; 21:00ak dira eta oraindik itsasontzian goaz. Gaur ez dago masajerik.
Markel Irizar
2008/05/12 21:02:57.353 GMT+2
Dorletako Amabirjina
Nork: Markel Irizar.2008/05/12 21:02:57.353 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (10)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: gorka.2008/05/12 23:50:01.660 GMT+2
Animo Velasco!!!
Nork: Haimar.2008/05/13 09:23:44.803 GMT+2
Animo Iban!!!!!!!!!!
Arrasate zurekin dago ta.
Nork: Izas.2008/05/13 12:03:42.605 GMT+2
animo iban gentia zurekin dau,
eutzi gogor ze bolada txar hau pasako da ta.
GORA IBAN
hirugarrena mundiala izango da ta
Nork: iñigo(jefon).2008/05/13 12:20:21.075 GMT+2
Txarrena da gaur beste etapa bat daukiela (183 km)... eta lelengo 64ak aldats gora diela. Horrek mugimendue ekarriko dau pelotoien, eta osasunez makal dauzenek sufridu egingo daue.
Gaiñera, emuten dau eurixe eukiko dauiela...
Dana kontra.
Ia ba...
Nork: VDB.2008/05/13 12:22:57.673 GMT+2
Aupa Iban, erakutsi iezaguzu zenbat balio duzun!
Eutsi gogor eta ez etsi, oraindik Giro luzea duzu aurretik.
Zurekin beti, bihotz bihotzez.
Nork: Sus.2008/05/13 13:00:59.302 GMT+2
Animo Iban! Eutsi goiari! gaurko eguna sufriruta, seguru biharko hobetzen hasi eta balixo dozuna demostretako aukeria izango dozula!
Eta hi Markel hiri be animuak, suerte txarrak "porkulo" bialdu ta segi gogor ta egurra emoten, nozbaitxen suerte onak be agertukobidau ta. AURRERA BOLIE!!!
Nork: pi.2008/05/13 14:03:08.521 GMT+2
Nere ametsa izan da betidanik Girua irabaztia... nik zail daukat, zuek baitta, baña zuek korritzeko aukeria euki dozue...
Animo ta eutsi goiari!
Nork: Ibantxo.2008/05/13 14:20:01.479 GMT+2
Nork: VDB.2008/05/13 18:24:21.498 GMT+2
Aupa Iban! Azkenean aillegatu haiz helmugara! Eutsi diok nola edo hala Italiako errepideetako asfaltua hain maite duen eskumutur "santu" horrek eman behar zian minari. Meritu handia duk gero! Zaindu hadi bestela nik dakidan batek kandela ugari ( Vela asko ) jarri beharko zizkiok Dorletako Amari.
Eutsi goiari motel, hik ahal duk eta!
Nork: bixio.2008/05/13 21:23:49.495 GMT+2