Sprinterrendako azken aukeretako bat zen gaurko etapa eta, zoritxarrez, Koldo Fernandezek ezin izan du etapa irabazi. Hirugarren postuarekin konformatu behar izan da. Taldeak gogor egin du lan, baina azken metroetan Cavendishek irabazi du volata. Nahiko amaiera arriskutsua zen gaurkoa. Koldo hirugarren sailkatu da, Cavendishen eta Bennatiren atzetik. Modena eta Cittadellaren arteko ibilbidea (177 km) erritmo onean egin dugu eta hasierako kilometroetan erasoa jo dut, baina ezertan geratu da. Fisikoki ez nago oso nekatuta eta Milanera heldu bitartean saiatuko naiz berriz... Aurretik baina Dolomitak zain ditugu oraingo aste bukaeran.
Beste sprinter askorekin gertatuko den moduan, Koldo ez da biharko irteeran izango. Dolomitak ez dira sprinterrendako... eta hobe da indarrak beste lasterketa batzuetarako gordetzea.
Euskal Herritik zale asko etorri dira atzo eta gaur, tartean OƱatitik etorritako Txantxibusa. Etxekoen bisita beti da pozgarria, are gehiago umearen argazkiak... eta bizkotxoak ekartzen badizkigute. Gaurko etaparen aurretik gosari aparta izan dugu. Animuak jasotzeko, primeran! Dena behar izan dugu bihartik aurrera. Domekako etapa beldurgarria da: 150 kilometrotan 5.000 metro igoko ditugu eta hori gutxi balitz amaiera Mortirolon daukagu. Aldapan gora Txantxibusa jarraitzerik badaukagu, gaitz erdi! Andiamo, andiamo!
2008/05/23 18:18:19.566 GMT+2
Dolomitak zain
Nork: Markel Irizar.2008/05/23 18:18:19.566 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat