Eguaztenean hartu zuten Markel Irizarrek eta Iban Velascok Palermorako (Italia) bidea. Han hasiko dute bihar Giroa, taldekako erlojupekoarekin, eta 3.420 kilometro egin eta gero Milanen amaituko dute proba, bakarkako erlojupekoarekin, ekainaren 1ean. Hala, datozen hiru asteotan Giroaren berri izango dugu, gure ordezkarien ahotik. Irizarrek eta Velascok egunero kontatuko dituzte etapen gorabeherak, anekdotak, poztasunak, eta baita miseriak ere. Izan ere, Italiako lasterketak Tourrak baino oihartzun txikiagoa badu ere, Contadorrek berak onartu berri du Giroa Tourra baino gogorragoa dela. Hain zuzen ere, gauza bera adierazi zuen Jon Adriozolak –zuzendari lanetan jardungo du– Loiuko aireportuan, Italiarako bidaia egin aurretik.

Argazkia:
www.fundacioneuskadi.com
Idatzi artikulu bat