Gaur barkatuko didazue, baina familiakoak eta lagunak hotelera etorri dira bisitan, eta 40 minutu baino ez dauzkat eurekin egoteko. Hortan, labur-labur hona hemen gaurko etapan burutik zer pasa zaidan:
Gaur Corpus Cristi eguna izan da Oñatin, oñatiarrendako egun handia. Lasterketan, gaur bestelako gauzetan pentsatzen ibiltzeko asti handirik izan ez badut ere, tartetxo baten herrikideak ospakizunetan ibiliko zirela pasa zait burutik. Egun horretan, familia askok etxetik kanpora bazkaltzen dute: elkarteetan, jatetxeetan...
Horren harira, gaurko etapan guk ere nahikoa prozesio izan dugu. Gure artean, batzuk aingeruak ziruditen, bizikleta gainean hegan, erraz-erraz. Beste batzuk, aldiz, San Migelen armadura arrastaka eramango bagenu moduan ibili gara, ezin bizikletarekin aurrera egin, kosta egin zaigula aldapan gora joatea!
Helmugara iritsitakoan, Corpus Cristi-aren kontua buruan neukala zera esan diot Velascori: Nik bai daukadala gorputza kristo bat eginda...
2008/05/25 21:55:24.487 GMT+2
Corpus Cristi
Nork: Markel Irizar.2008/05/25 21:55:24.487 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
aupa mutilak.
Bixar igesitxa egongo sariela seguru gaz eta gu zuen aldamenien ikurritzaz egongo garela bebai.
Aurrera bolie............... gorantziak danentzat.
Komando Mondragon.
Nork: aurrera bolie.2008/05/25 22:58:42.680 GMT+2
Zapatuan zuek animaitten tipo batek hotzik ez eukan, gantzontzilotan ta buruan adarrak jarritta, ez dakitt zuek hau ikusteko moduan egongo ziñain o errepidian kontzentrauta zoiatzen.
Gaur be etapa gogorra dakozue, motza izango da baina aber ondo urteten dotsuein bikote!
Egurre!!
Nork: Gorka.2008/05/26 11:39:10.543 GMT+2
Txartel gorri asko ala?
Kontatu zerbait
Nork: KxK.2008/05/26 15:20:29.611 GMT+2
Agur bat bidali nahi dizuegu Austria e ta Italia artean dagoen hotel txiki hontatik. Gezurra badirudi ere, 17 egunetan hau da internetera konektatzeko izan dugun lehen aldia. Eskerrik beroenak blogean sartu eta zuen animoak bidaltzen diguzuen guztioi. Guk , gure gogo eta ahalmen guztiarekin egiten ari gara, bai Giroa, nahiz bloga. Espero dugu gustukoa izatea. Eta bukatzeko, Ibantxori erantzunez, euskera gure taldean asko erabiltzen dugula aipatzeko aprobetxatuko dugu.
Besterik gabe, besarkada bero bat, bidaia on bat txantxi buseko eta beste zaleei etxera bueltan egin dezatela desio eta gure lagun eta inguruko jendea ikusteko desiatzen gaudela aipatzea bakarrik gelditzen zaigu.
Laster arte, eskerrak bihotzez, agur t´ erdi eta AURRERA BOLIE !!!!
Iban eta Markel
Nork: Iban eta Markel.2008/05/26 19:44:12.599 GMT+2
Kaixo Markel,
Egia esateko San Miguel armadura astunarekin ziur nago zuek baino hobeto pasatu zuela eguna. Horiek ziren aldapak eta errepidea!
Gaur atsedena baldin badaukazue, ondo irabazita izango da. Txantxikulandiatik gorantziak emateko esaktu didate Fernando and konpany. Txanpaina fresku freskue izango duela bueltatzen zaretenean, baina ez zuentzat, guretzat baizik.
Animo mutilak, ikusiko duzue nola datorren astian aukera baten bat duzuen. Hemndik jarraituko dugu
Maure
Nork: Maure.2008/05/27 13:13:40.224 GMT+2
Kaixo bikote!
Azkenian mereziutako atsedena. Ah ze hiru etapa! Leku zoragarriak oporretan joateko baina bizikleta gainean sufrimentu ederra.
Baina Markel eta Iban biok bikain!
Orain gelditzen diren indarrekin azken txanpa Milanoraino.
Agurtzeko abesti batek dioena etorri zait burura:
"MISTER NADA DE ESTO FUE UN ERROR"
Astelen arratzaldian merixendia.
Nork: maeuken.2008/05/27 21:23:43.066 GMT+2