Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/18 21:48:43.795 GMT+2

Carpe diem

Oso gogorra izan da Giroko lehenengo astea. Etapa luzeak egin behar izan ditugu; 200 kilometrotik gorakoak, egunero. Gainera, lekualdaketa oso luzeak egin behar izan ditugu; gaur, adibidez, 400 kilometrokoa.
Atzoko eguna, esaterako, ikaragarri gogorra izan zen. %24ko igoera zuen malda bat jarri ziguten. Autoek ere ezin zuten igo! Gero, antolatzaile taldeari kexuka joan ginenean, eurek ez zutela bide hori jarri esan ziguten. Herritarrek aldatu omen zuten ibilbidea.
Aurreko batean, tropelean berbetan goazela, etxera joateko gogoa zutela esan zuten hainbat lagunek. Gezurra dirudi, baina orain 15 egun Giroa asteko irrikan geunden denak eta orain, ostera, etxera joateko gogoarekin. Horregatik uste dut, egunero egunerokoa bizi behar dela eta ez garela etorriko denari begira egon behar.
Bihar, atseden eguna dugu. Hortaz, horretan bakarrik pentsatuko dut. Eguna lasai hartu, deskantsatu eta jan. Gero, gerokoak.
Txirrindulariaren bizitza horrela pasatzen da. Txikitan, afizionatu izatearekin amets egiten dugu, gero, profesional izatearekin, gero Girora etortzearekin… eta, orain hemen gaudela etxera joateko unearekin pentsatzen ari gara.

Carpe diem!


Markel Irizar

Nork: Markel Irizar.2008/05/18 21:48:43.795 GMT+2
Etiketak: carpediem | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Apa!!!

Egunean egunekoa, ondo esana! Aste gogor hau pasa ondoren nekatuta egotea normala, baina begiratu zuen ingurura, pelotoi hortako guztiok dauzkazue sentsazio berdinak. Gainera, bixar denkantso eguna!! Bixar beste begi batzukin ikusiko dozue dana, biok seguru. Biharko idatzia positiboagoa izango da! Gainera badakit, Markel zuk beti transmititu dozun bizipos hori, barruan daukazula eta ingurukoak motibatzen ibiliko zarela.

Guk preparau ditxugu ikurriñak, pankarta, furgonetak... animoz beteta! Etxeratzen bazarete zer? italiarrendako danak? jajajaja

Iruñako txokolatezko boilotxo batzuk be enkargauta dare, gogoratzen!! Nahi bozue zuentzat eta bestela ba guretzat.jajaja

Animo pareja eta bixar deskantsau!

Nork: oregi.2008/05/18 23:02:10.422 GMT+2

Et, et, et...
Pareja, oinguen ez kejau. Astelehena da, danok lanien gaz, eta zuok a la bartola.... Je, je, je. Ba hori, izenak esaten dau, deskantzetako eguna.

Nork: Baltz.2008/05/19 11:46:06.758 GMT+2

epa mutilak:

ikusten da girua oso gogorra doiala baiña goiari eutsi eta dakotzuin ilusiño hori mantendu. akordau markel girora abiatu aurretik zela lagundu noztazun fabrikara prisaka eta esaten noztazun zuk holakorik ez duzula nahi. Gure eguneroko lanian be egun onak eta txarrak dauz baina txarrak ahastu egin behar. Gogo haundiz goiaz girora zuek ikustera eta gu be dana emuteko prest..

Animo eta deskantsau asko!!!!

jo eta je irabazi arte

Nork: naetatxus.2008/05/19 13:55:23.504 GMT+2

Oregi , hik bai Italia aldean Carpe Diem
Besteok hemen autobus putak egiten, kabenzotz!Argazki ederrak atera, Azarorako lana tokatuko bait zait eta!!



Nork: KxK.2008/05/19 20:31:33.169 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak