Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/23 10:30:21.953 GMT+2

"Benetako Girue zapatuen hasiko da"


Di Lucak esan dau hori. Eta egixe da. Hala be, Markelek eta Ibanek ez daue gauza bera pentsauko, oin arte irakurri dittugunak kontuen hartute.

Bixer, Alto di Pampeagon bukaerie (195 km). Oso-oso bukaera gogorra (7,8 km eta %9,6ko batez bestekue), baiñe aurretik Passo Manghen igo biherko daue (23,4 km eta %7,1eko bb).

Domekan, Passo Fedaia-Marmoladan bukaerie (153 km). Etapa laburre, baiñe Giroko gogorrenetaikue: Passo Pordoi (9,2 km, %6,9 bb), Passo San Pellegrino (11,8 km, %6,4 bb), Passo Giau (9,8 km, %9,4 bb), Passo Falzarego (10,3 km, %5,7 bb) eta Marmolada (13,3 km, %8,0 bb).

Eta astelehenien, Plan de Coronesera kronoigoera (12,85 km, %8,4 bb).

Martitzenien deskantsue eukiko daue, eskerrak... Baiñe ordura arte, hortxe dauketzue menue.

Sailkapen nagusixen lehian dauzenak izengo die protagonista egunotan: Contador, Klöden, Di Luca, Ricco, Bruseghin, Nibali, Savoldelli, Mentxov, Simoni, Pellizotti, Leipheimer... Baiñe baitte eskapadetan sartuko dienak be, eta hor egon biherko daue Euskaltel-Euskadikuek, igotzailliek, Garate eta konpañia.

Hala be, lasai, azkeneko aste gogorrien be eukiko daue-eta zerekin sufridu.

Nork: VDB.2008/05/23 10:30:21.953 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hain zuzen be, Mondraguetik gaur atsaldien urtengo dau furgoneta batek, lau forofokin. Domekako eta asteleheneko etapak ikusteko asmue dauke, baiñe lehenengo 16 ordutako biaje luzie. Horreik be pintura, pankarta, ikurrin eta bestelakuekin. Eta tang-eko 15 paketekin!!!

Nork: x.u..2008/05/23 12:55:02.461 GMT+2

Ba, "bestelakuekin" horretan arropa sendue juen biherko da. Izen be, oso giro txarra emun daue etapa bi horreittarako: hotza, eurixe eta, zelan ez, edurre!!!

Gaiñera, gertau leike portun bat ezin igo izetie edurragaittik... Espero dou ezetz. Ikusi biherko dou. Oin dala urte bi, Plan de Corones mendateko zati bat bakarrik igo euien, zati errexena.

Nork: VDB.2008/05/23 13:39:16.239 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak