Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/30 21:53:17.416 GMT+2

Atzerako kontaketa

Etapa gogorra izan da gaurkoa: zazpi ordu bizikletan, 244 kilometro egiteko. Euria egin du gainera, eta nik behintzak, sekulako katarroa harrapatu dut. Baina, zorionez, bi etapa besterik ez dira falta! Martitzenean hasi genuen atzerako kontaketa: bost, lau, hiru, bi... Eta astelehenean, etxera.....

Baina, oraindik biharko gogorra eta domekako erlojupekoa geratzen dira. Markelek ez dakit ze asmo dituen domekarako, nik bukatzearekin nahikoa izango dut. Biharko, beste etapa luze bat: 228 kilometro, eta Mortirolo igo beharko dugu, besteak beste.

Bukatzeko, gaur makal ikusi  arren eta sailkapen orokorrean lau segunduko abantaila izan arren, Alberto Contadorrek irabaz dezake Giroa, erlojupekoan ondo moldatzen den horietako da-eta. Apustuak egiten hasi zarete?

Iban Velasco

Nork: Iban Velasco.2008/05/30 21:53:17.416 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak