27 egun bete ditut etxetik kanpo, eta oso gogorra egiten zait Xabat ikusi barik egotea. Txikiaren hutsuneak, psikologikoki eragin handi du nigan. Egunero moduan, astelehenean 08:00etan iratzarriko da, eta biberoia hartu ondoren umezaintzara joango da Alaitzekin. Jeneralean, amama joaten da bere bila 12:00etan; baina, astelehenean, Euskalteleko txandala kendu barik, eta Milango aireportuan erositako opariarekin, ni joango naiz bere bila, eta esango diot: aitatxo etxian dau! A ze lasaitua hartuko dudan! Orduan iritsiko da atseden hartzeko momentua.
Egia esan, kontzientzia lasai dudan arren, lan hobe egitea espero nuen. Ihesaldi batean sartu nintzen, baina ez zen ondo irten. Bukatzeko, biharko erlojupekoa geratzen zaigu. Ni, topera joango naiz.
Blog honetako azken zutabea bukatu aurretik, eskerrak eman gura nituzke: alde batetik, Goienari, nire abenturak kontatzeko aukera emateagatik; beste alde batetik, bloga irakurri duten guztiei; eta, bukatzeko, animuak bidali dizkidatenei. Guztiei, mila mila esker, eta beste bat arte,
Markel Irizar
Erantzunak
Zelako suertia Girua korridu ta bukatu dozuela esan ahal izatia...
Seguramente zuen ametsetako bat beteta...
Animo txapeldunak!
GORA TXIRRINDULARITZA!
Nork: Ibantxo.2008/06/01 12:25:21.125 GMT+2
Oh: atsaldien buelta bat bizikletan? ;-)))
Nork: xabier urtzelai.2008/06/02 09:24:42.124 GMT+2