Atzoko atseden egunaz ondo gozatu eta gero lanera itzuli behar izan gara gaur, eta zelan gainera! Atzo lo egiteko asmoa genuen, baina goizean UCIko lagunak etorri ziren bisitan, analisiak egitera. Nahita ere... Bestela, ondo gozatu genuen egunaz. Gosaldu, bizikletak hartu eta diotenez atseden egunetan 2 ordu ibiltzea komenigarria bada ere, guk 20 minutuko bi saiotxo egin genituen, tartean Coca Cola bat hartzeko astia hartuta.
Kostatu egin zait, baina poliki-poliki banabil ikasten momentukoaz gozatzen, eta gerokoaz ez arduratzen. Siesta egin genuen atzo, eta ondoren egin behar nuenaz pentsatu barik oheratu nintzen. Ze ondo... Ez uste erreza denik ondoren datorrenaz ez arduratzea, hurrengo etapa, hurrengo malda... Buruari buelta larregi ematen diogu askotan, eta atseden ere ez dugu hartzen. Eta, 21 egun asko dira horrela ibiltzeko.
Gaur 40 kilometroko erlojupekoan 800 metro igo ditugu; pentsa, antolatzaileek ibilbide-liburuan hiru batezbesteko zituzten aurreikusita: 43km orduko; 45km orduko eta 47km orduko. Bada, irabazleak 41 km orduko batezbestekoa egin du...
Bihar, berriz, mugimendu askoko etapa izango da. Italiarrak aztoratu samar ibiliko dira, Pantani bizi zen lekuan amaituko delako etapa (Urbania-Cesena, 199km). Iritsi aurretik 6 kilometro dituen mendatea igoko dugu, eta leku berezia omen da, Pantanik han entrenatzen zuelako. Ikusiko dugu, bada.
Agurtu aurretik, izenburuaren zergatia. 10 egun daramatzagu eta dagoeneko 21.000 metro igo ditugu. 21.000. Tourrean, mendiko etapetan 4.000 metro inguru igotzen dituzte. Hemen, mendira ez gara iritsi, eta dagoeneko bi etapetan igoko dugu zenbateko hori. Mendira iristen garenean... pentsatzea ere ez dut gura.
Iban Velasco
2008/05/20 21:40:16.095 GMT+2
21.000
Nork: xurzelai.2008/05/20 21:40:16.095 GMT+2
Etiketak:
21 000metro
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat