2005/12/18 12:00:00 GMT+1
Saray kaleratu zutenekoa eguneko saio ikusiena izan zen EAEn, 240.000 ikusle eta %32,8ko audientzia-kuotarekin, bigarren saio ikusienetik oso urruti (*Cuéntame cómo pasó* telesaila, 218.000 ikusle, %24,8ko kuota). (Eitb24.com webguneko datuak). Beste behin, Estatuan baino emaitza askoz hobeak izan zituen, osoko audientzia-kuota %25,4koa izan zelako (3.816.000 ikusle). Normalean, asteko kaleratua domekako debate saiora joaten da, eta Saray izango litzateke, hortaz, gaur gaueko gonbidatua.
Sarayk umoretsu eta dotore itxi zuen bere ibilbidea. Barre-algara urduri asko bota zituen, alai agertu zen behar zenean, baina galdera serioei oso ondo erantzun zien. Maytek, bere arerio handiak, polemika piztu nahi izan zuen, baina Sarayk ez zion inongo aukerarik eman.
Elkarrizketa
Sentimenduak etortzen zaizkion moduan azaleratzen dituen pertsona da. Lotsatuta (Jesusekin amodiozko eszenak bota zituztenean), bere buruaz barre egiten ("tuntuna dirudit, ulertzen dut jendeak ni bota izana"), hunkituta (Dayronekin izan zuen ika-mikaz berba egin zuenean), eta serio (fibromialgiak zelan eragiten dion azaldu zuenean) ikusi genuen Saray. Nik berarekin barre egin nuen eta berarekin hunkitu nintzen.
Horrez gain, orain arte behintzat, esperientzia horrek ez dio errealitatea begi-bistatik kendu: inoiz ez du aipatu telebistan agertu nahi izatea, edo anbizio handirik duenik. Badirudi Jesusekin egotea dela orain bere helburua.
Asmoa hori izan edo beste edozein izan, zorte on, Saray!
Nork: Leire Kortabarria.2005/12/18 12:00:00 GMT+1
Etiketak:
sarayren ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/12/15 22:40:00 GMT+1
Bukatu da Sarayren ibilbidea Gran Hermanon. Publikoaren %70eko botoek bera hurrengo kaleratua izatea erabaki dute. Horrela, Saray da aurtengo laugarren kaleratua, Estrella, Inma eta Mayteren ondoren. Mercedes Milák erabakia jakinarazi die Sarayri, Dayroni eta Peperi, hiru izendatuei, gainerako bizilagun guztien aurrean, ezohiko gauza. Orain, Saray Tele5eko platora bidean doa, Mercedes Milák elkarrizketa dezan. Hantxe ditu zain Beatriz, ama, eta Maite, amama. Sarayk nahiko lasai hartu du erabakia; Jesusek eta Sarak, berriz, atsekabez. Jesus logelara joan da, burumakur, eta Sara negarrez gelditu da.
Etxean, ez zuten espero Saray irtetea. Inork baino gutxiago Jesusek, bere mutil lagunak. Etxean, gehienek Dayron botako zutela uste zuten. Beste behin, etxeko eta kanpoko iritziak guztiz desberdinak izan dira: aurreko egunetako telebista saioetan, iritzi gehienak Sarayren aurkakoak ziren. Sarayk berak esan zion Jesusi "ziur" zegoela bera botako zutela.
Amak eta amamak penaz hartu dute gertatutakoa. Beatrizek, amak, oso ondo eta seriotasun handiz defenditu du alaba telebista saioetan, maitasunez baina lasaitasunez eta errespetuz. Orain, hunkituta eta penatuta dagoela esan dio Milári. Amama ere berdin zegoen. Ulertzekoa zen: Beatrizek esan duen moduan, Sarayri gezurti izatea leporatu diote askok egunotan, Dayronekin izan zuen ika-mikaren ondorioz. Eta arrazoia du Beatrizek haserre egoteko: Sarayk ez zuen gezurrik esan. Urduritasunak, gaizki egoteak eta Dayron gustuko ez izateak, seguru asko, neurrigabeko erreakzioa eragin zioten, baina ez zuen maltzurkeriaz jokatu, eta ez zen gezurretan ibili. Modu batera edo bestera, gertakizun horrek Sarayren aurkako jarrera piztu du, antza, jendearengan.
Kanpoan da orain Saray, baina ziur datozen egunotan ere zer esana izango duela eta telebista saioetan ikusiko dugula.
Nork: Leire Kortabarria.2005/12/15 22:40:00 GMT+1
Etiketak:
sarayren ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/12/08 19:20:00 GMT+1

GHko webgunean irakurri dut Sergio, Soraya eta Victor, OTko finalistak, Guadalixeko etxean egongo direla gaur! Bakoitzak bere diskoko abestiak kantatuko ditu.
Batik bat, Sergio ikusteko eta entzuteko gogoa daukat. Bere estreinaldi abestia, *Cómo cambia la vida*, kantatzen ikusi dut pare bat aldiz, eta asko gustatu zait. Platinozko diskoa lortu du, ez dakit, astebete edo bi astean. Zelan pozten nauen mutiko honen arrakastak!!! Hori bai artista!!! Soraya eta Victorren abestiak entzuteko jakin-mina ere badaukat.
Sarayk ikusten ote zuen OT?
Nork: Leire Kortabarria.2005/12/08 19:20:00 GMT+1
Etiketak:
beste batzuk
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/12/08 18:55:00 GMT+1
Peperen Nomineitor eta Arturoren Cabeceitor-ren ondoren, hemen dator GHko edozein ikusleren osagarria: Kinieleitor. Joko hori jokatuko dut eta gaur, eguena, biztanleek egingo dituzten izendapenen kiniela egingo dut.
Hona hemen nire apustua:
- **Jesús**: Raquel Lo, Arturo eta Pepe.
- Raquel A: Dayron, Pepe eta Tono.
- Raquel Lo: Sara, Tono eta Arturo.
- Sara: Tono, Dayron eta Pepe.
- Saray: Tono, Dayron eta Pepe.
- Pepe: Arturo, Sara eta Saray.
- Arturo: Pepe, Javi eta Sara.
- Javi: Sara, Saray eta Tono.
- Dayron: Sara, Saray eta Raquel A.
- Tono: Sara, Saray eta Pepe.
Hasieran, Pepe, Sara eta Tono geratuko dira izendatuta. Orduan, Sarayk, aste honetako ugazaba denez, Sara salbatuko du. Ondorioz, Saray bera igoko da izendatuen zerrendara.
Eta segidan, nire puntuak banatuko ditut:
Hiru puntu Raquel Lorendako. Arrazoiak: Ondo dagoelako norbait gustuko izatea, baina ez hura bakean ez uztea (batez ere, fisikoki; bera egiten ari dena mutil batek neska bati egin behar! berehala botako lukete!), bere ohean baimen gabe sartzea, e.a. Lastima piztera joaten delako eta denari ezetz esaten diolako saiatu aurretik, bai probatan, bai etxeko lanetan. Ez delako behin ere busti inor defenditzeko, beste batzuk berarengatik inplikatu direlako.
Bi puntu Arturorendako. Arrazoia: Pepek esan zuen bezala, finalera, finalera, finalera, finalera bideratuta dagoelako eta, horretarako, bere taktika da txintik ere ez esatea istiluak daudenean, hori bai, denaz ondo enteratu eta gero. Jatorra iruditzen zitzaidan hasieran, baina orain larregiko estrategia ikusten diot.
Puntu bat Raquel Arendako. Arrazoia: Ez da ondo portatu hainbat pertsonarekin (Javi, Dayron...). Javirekin daraman orain maite zaitut, orain ez zaitut aldamenean ikusi gura jokoa ez delako zintzoa. Agintzea larregi gustatzen zaiolako. Beste batzuek egiten eta esaten diotenaz hirugarren batekin berba egiten duelako aukera duen bakoitzean.
Nork: Leire Kortabarria.2005/12/08 18:55:00 GMT+1
Etiketak:
izendapenak kinielak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/12/05 21:30:00 GMT+1
Atzoko Berria egunkarian irakurri dut ikasleendako telebista ikusteko gidaliburua egin duela Kataluniako Ikus-Entzunezko Kontseiluak. Denetariko saioak aztertzen dituzte eta, tartean, Gran Hermanoren gaineko ariketa bat dago.
Osasuntsua iruditzen zait iniziatiba. Baina ez telebistaz delako, baizik eta izpiritu kritikoa garatzea, edozein arlotan izanda, ona delako.
GH ikuspuntu kritikoaz ikusteak niretzat esan nahi duena azalduko dut. Hor ikusten da eguneroko gauzek zein jokabideetara daramaten pertsona; baten eta bestearen erreakzioak; harremanak gestionatzeko abilezia edo abilezia falta... Gran Hermanok duena da hori oso estalki zaratatsuan, deigarrian, aurkezten duela; eta pertsona horiek 24 orduan elkarrekin daudenez, sentimenduak eta erreakzioak magnifikatu egiten direla. Horrez gain, giza-natura zaharra, betikoa, da hor agertzen zaiguna.
Hortaz, GH modu kritikoan ikusiko dugu eguneroko bizitza ere hala ikusten badugu, azalean geratzen ez bagara eta pertsona horien barreneko motibazioetara jotzen badugu. Geureak bezalakoak izaten dira eta.
Nork: Leire Kortabarria.2005/12/05 21:30:00 GMT+1
Etiketak:
iritzia
beste batzuk
prentsan
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/12/04 21:30:00 GMT+1
Lehengoan, Arrasate Irratian, Gran Hermano 7ren gaineko tartetxo bat egin genuen. Oso atsegina izan zen, Edu Abasolo aretxabaletarrak, eguneroko laburpenen errealizadoreak, parte hartu zuelako ere. Nik galdetu nion, besteak beste, ea benetan apustu ona zen Tele5en aldetik domekako saioa hain berandu ipintzea, 00:15ean! Eta berak esan zigun hori audientzia-ikerketen ondorioa zela eta sekulako ikuslegoa zuela. (Komentatuko dut elkarrizketa honen gaineko gehiago, entzun ez zenutenendako).
Joan den domekako audientzia datuak bilatu ditut, eta saioa ez da eguneko ikusienen artean agertzen, baina bai Tele5en eguneko 10 ikusienen artean, 10. postuan, 1.786.000 ikusle eta %32,5eko kuotarekin.
Ikusle naizen aldetik, eta GHko debagoiendarraren ibilbidea jarraitzen duen kazetaria naizen aldetik, ordutegi horrek ez dit batere mesederik egiten. Bestetik, saioaren maila ez dago beste urteetakoen parean. Erreileno asko sartzen dute, eta benetan etxeko irudiak ikusi orduko, hamaika kontu aspergarri entzun behar ditugu.
Ai, Saray, Saray! Zein zaila den zure gorabeherak jarraitzea!
Baina ez dugu etsiko!
Nork: Leire Kortabarria.2005/12/04 21:30:00 GMT+1
Etiketak:
beste batzuk
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/12/03 14:52:00 GMT+1
Inoiz halako gauza lotsagarririk: kaleratu
berri duten lehiakideak bizilagun-ohiei adio esateko ematen dioten tartea aprobetxatzea barruan dagoen bat beste guztien aurrean gaizki uzteko!
Ba hori egin zion eguenean Maytek Sarari. Jakinda bere unea zela eta inork ezin ziola erantzun, bere lagun minaren (Sara) eta bere mutil lagunaren (Jesus) aurrean, Sarayri modu harroputzean hiz egin zion, bere izaeraren alde ahul batzuk zuzentzen. Are okerrago, Sarari eta Jesusi hitz goxo-goxoak esan zizkien, eta Jesusi kanpoan ikusiko gara ere esan zion. Bai, Mayte, esateko zenuena aurpegira esan behar zenion Sarayri. Baina pribatuan.
Miláren saioa bukatu eta gero, GHko txata etorri zen. Saray zapuztuta zegoen. Baina berak ezin zituen ikusi une horretan ikusleek SMSz bidaltzen ari ziren mezuak. Gehien-gehienek uste zuten Mayte merezita zegoela kalean. Eta Sarayk aldeko mezu piloa jaso zituen, baina piloa. "Aretxabaleta zurekin dago" zioen batek. Sarayren irudia indarberrituta irten da borroka honetatik.
"Aretxabaleta zurekin dago"
Nire faboritoetako bat da Saray. Eta ez etxekoa delako. Ezaugarri on asko ikusten dizkiot. Horietako bat, oso ona, hauxe: gaizki egindakoez damutu egiten dela, eta ez duela gorrotatzen. Joan den astea tentsio handikoa izan da beretzat, batez ere Mayte Sararengana eta Jesusengana hurbildu zelako eta Saray jeloskor ipini zuelako. Erreakzio batzuk ez ditu ondo neurtu, hanka sartu du batzuetan, bai. Baina berak ere gaizki pasatu du horregatik, eta gero, barkamena eskatu du.
Tentsio horrek kolokan jarri du Jesusekin duen harremana. Orain, gauzak bere onera itzuli dira. Ea horrela jarraitzen duten, oso bikote polita egiten dute eta!
Nork: Leire Kortabarria.2005/12/03 14:52:00 GMT+1
Etiketak:
sarayren ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/11/22 20:54:00 GMT+1
Badakigu gehiago Sarayren izaeraz: hasieran esan zen bezala, erraietako sentimenduko pertsona da... gustuko dituenenganako eta besteenganako ere.
Sarayk haserrealdia izan du bere lagun minarekin, Sararekin. Sara jenio handiko neska da, eta Saray ere urduri samar dagoela ematen du (Tonorekin ere eztabaida itsusia izan zuen lehengoan) eta haserretu egin dira aste honetako proba dela-eta. Gehienetan gertatzen den moduan, maiteen ditugunekin izaten ditugun haserrealdi zalapartatsuenak huskeriengatik izaten dira, eta kasu honetan ere hala izan da. Azkenean, bi neskak konpondu dira, eta laster ikusiko ditugu berriz elkarrekin. Etxeko lagun onenak dira.
Baina Sarayren haserrea ez da hor bukatu: Mayte, arreba handi sartu berria, tartean sartu da. Sarayk aurre egin dio, eta kasu honetan behintzat, arrazoi osoa zeukan bergararrak. Mayte ez zaio batere gustatzen. Neuri ere ez. Eta etxeko beste batzuek ere ez dute Mayteren jokoa argi ikusten. Ez du probetan edo lanetan behar bezala parte hartzen. Egueneko izendatuen zerrendan izen garbiena berarena ikusten dut. Ai, Bea, Bea, zergatik joan zinen? Zure falta igartzen dut!
Gehienekin ondo konpontzen jarraitzen du Sarayk (Inmaren lagun ere egin zen, eta horrek badu, bai, meritua!)... batez ere Jesusekin. Eta lehengoan, amak, Beatrizek, Milá-ren saiotik bere onespena eman zion harreman horri! Bergarako kaleetan ikusiko ote dugu laster Tomellosoko mutikotea? Auskalo! Dena dela, Sarayk ondo aukeratu du: etxean dauden mutiletatik autentikoena Jesus iruditzen zait.
Amaren onespena
Nork: Leire Kortabarria.2005/11/22 20:54:00 GMT+1
Etiketak:
sarayren ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2005/11/10 21:00:00 GMT+1
Janaria zela eta ez zela bukatu da betirako etxeko lasaitasuna: Beatrizi gerra irekia egin dio Pepe sukaldariak, berari min egiteko tabaskoa erabiliaz, eta Beatrizek alde egin du etxetik. Eta horren eta gehiagoren harira, Saray perrexila bezala ikusi dugu joan den astean: saltsa askotan, batzuk gozoak eta beste batzuk gaziak.
Gozoak, Jesusen ondoan bizi izan dituenak. Tonok lortu ez zuena Tomellosoko enkofratzaileak lortu du: Sarayrekin ligatzea! Gau baten ohe berean egin zuten lo, besarkatuta eta eskutik helduta eta, geroztik, gehiagotan ikusi ditugu elkar laztantzen. Hori bai, Sarayk agindu du hori baino gehiago ez duela egingo etxean dagoen bitartean. Argi dago bien artean kimika dagoela. Nire ustez, behintzat, Jesusekin bikote politagoa egiten du Tonorekin baino. Gainera, Tonok batzuekin eta besteekin ondo konpontzeko estrategia jarraitu du, eta horrek leialtasun gutxi azaltzen du, nire iritziz.
Jesusekin maiteminduta?
Eta gaziak, Aitorlekuan isuri zituen negar-malko guztien zaporedunak. Eneeee, zelako negarraldia egin zuen bergararrak joan den egunean! Beatriz joatera bultzatu zuen eztabaida berak eragin zion negarra. Pepek nahita hasitako egoera izan zen. Sarayk esan zuen bera ez zela gaizki konpontzen Beatrizekin eta saiatu zen Peperi ulertarazten bera ez zela euren arteko borrokan sartuko. Pepek esan zion, ordea, bera (Saray) ez zegoela "erdian" eta zeinen alde egiten zuen sumatzen zitzaiola. Sarayk negar egin zuen berak ez duelako borrokan sartu nahi baina, berak nahi izan ez arren, besteek Beatrizen aldeko moduan dute dagoeneko.
Peperekin haserrealdia
Markesa-ren falta igarriko dut nik. Etxeko onenetariko bat zen, duda barik.
Nork: Leire Kortabarria.2005/11/10 21:00:00 GMT+1
Etiketak:
sarayren ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2005/11/04 17:10:00 GMT+1
Uste nuen Tele5ekoak erratuta zebiltzala, eguenean eguaztenerako pentsatutako iragarkiak ematen Bihar, 22:15ean, Gran Hermanoko gala, eta harrituta nengoen, inor ez ote zen horretaz konturatu. Ni ordua iritsi arte ez nintzen konturatu saiorik ez zegoela; gero esan zidaten Bihar, egubakoitza zioten beste iragarki batzuk ematen hasi zirela.
Aldaketa ez zen antiprogramazio kontua, Tele5eko saio-izarretako bat salbatzeko baizik: itxura denez, UGT sindikatuak lanuzteak deitu zitzakeen, komenioa negoziatzen zebiltzalako, eta horrek zuzeneko saioak arriskuan jartzen zituen. Neuk behintzat ez dut informazio zehatzagorik aurkitu: gaur zuzeneko saioa emango dute ala atzo grabatu egin zuten?, beste batzuen artean.
Beharbada, mesede egingo dio aldaketak. Ikusi egin behar. Izan ere, EAEn Gran Hermano ikusiena bada ere, Estatuan Cuéntame cómo pasó telesailarekin duen lehia handiagoa da; aurrekoan, telesailak ikusle gehiago izan zituen audientzia kuota pixka bat baxuagoa izan zuen arren:

Egubakoitz gaueko saioen emaitzei begiratuta, ikusten da ez direla Gran Hermanoko galarenak bezain onak izaten, Cruz y Rayaren saioa izan ezik. Hala gertatu zen urriaren 28an:

Ohitura kontua izango ote, ala saioen euren erakargarri falta? Aldaketak arrakasta badu, beharbada emisio eguna ere aldatuko dute (nahiz eta oraindik domeka gaueko eztabaidaren ordua ez duten aldatu, eta neuk behintzat ez dut hori ulertzen).
Nork: Leire Kortabarria.2005/11/04 17:10:00 GMT+1
Etiketak:
audientzia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak