URTEBERRI ON!
2008. urtea joan zaigu eta urte berria gogotsu hasi nahi dugu. Gabonetako ekintzak aurrera atera ditugu, parte hartze ezberdinarekin ekintza guztiak egin dira paintbal egitera joan ginen Bedoñara, izotzetan irristatu ginen Gasteizen, Mihiluze txapelketa eta futbol txapelketa ere burutu dira. Orain urte berriko ekintzak antolatzeari ekingo diogu. Gaztetxokoak zabalik izango dira urteko lehen ostiral eta larunbatean eta datorren astetik aurrera ohiko ordutegiarekin ekingo diogu urteari.
Azpiko argazkian Abenduaren 28an egin genuen irteeran ateratako argazki bat daukazue.

Aurten gaztetxokoetako irrati ibiltaria berriro hasiko da bere emisio piratarekin, Musakolako gaztetxokoa izango da bere lehen kokalekua. Zure musika zure iritzia eman nahi baduzu, hurbil zaitez!

Bestalde gaztetxokoetako egunerokotasunean betiko ekintzak egiten jarraituko dugu beti ere erabiltzaileek horrela erabakitzen daduzue; zine manaldiak, eskulanak, sukaldaritza, irteerak...

Anima zaitezte eta gerturatu!

Idatzi artikulu bat