Aurtengo ikasturtean blog honen funtzionamendua aldatu egingo dugu. Hilero hilero gaztetxoko eta gaztegune berrian gertatutakoaren kronika eta argazkitxoren bat sartuko dugu eta bertan. Lehen hilabete honetan Arrasateko hiru gaztetxokoak martxan jarri dira hiruretan ekintza eta proposamen mordoa jaso ditugu eta lehen hile honetan bertako dinamika definitzen saiatu gara gerturatu diren gazteekin batera. Ateak zabalik daude beraz gerturatu eta parte hartu nahi duzuenean.
Baina hilabete honetako berrikuntza nabariena Arrasateko gune berri baten irekiera izan da. Gaztegune berria erdigunean dagoen gaztetxokoa ireki dugu eta erronka eta proiektu berriak martxa hartu du, bi aste bukaeretan ireki dugu jada eta gazte mordo batek ezagutu du, ekintza mordoa egin ditugu bi aste hauetan eta mila ideia eta proiektu proposatu dituzte gazteek. Lan polita daukagu aurretik.

Idatzi artikulu bat