Udaixeko azken ekintza eta irteerak begi bistan ditugu jada! Bihar bertan Eginora joango gara Eskalada ikastarotxo bat jaso eta eguna pasatzera. Pareta, eskalada egiteko aukera izango dugu! Oraindik leku dago autobusean, beraz azken momentuan izen eman nahi duenak azken orduak dauzka!!
Bestalde ostiralean Mendira lotara joango gara! Gure asmoa Aizkorrira joatea zen baina eguraldiagatik eta izen eman duzuen gazte kopuruagatik plana aldatu eta Degurixarra joango gara, bertan afari beroa egiteko aukera izango dugu, eta eguraldiak laguntzen ez badigu kanpin dendak jarriko ditugu!
Datorren astean berriz, 4 eguneko irteera egingo dugu Laidara, Urdaibaira! Irteerara datozen gazteen gurasoekin bilera bat egingo dugu datorren astelehenean, arratsaldeko 18:00etan Txatxilipurdin, bertan izan ditzaketen galdera eta zalantzak argituko ditugu!
Atzo Landan izan ginen, bainutxo bat hartu, bazkaldu eta GaraiOn natur eta sorkuntza eskolakoekin tailer batzuk egin genituen!, arratsalde polita!


Idatzi artikulu bat