Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/01 11:11:37.082 GMT+2

Udaixeko argazkiak ikusgai!

Udaixe 2009 hasi da. Ekainaren 30ean olinpiadak ospatu genituen Zaldibargo frontoian, eguraldi onak lagundu zigun eta parte hartzaileak ere gustora ibili ziren.

 

Gaur bertan Gamarrara irtera dago eta 38 gaztek eman dute izena, eguraldi bikaina dago igerilekuan  uretan sartzeko!

 

Gogoratu ostiralean ere izango dugula ekintza. Mural bat egingo dugu, ondoren afari meriendatxoa egin eta gauen beldurrezko pelikula ikusiko dugu. Animatuz gero agertu 18:00etan Txatxilipurdin!!

 

Bestalde jakin Udaixeko argazki guztiak flickerreko kontu berri batera igoko ditugula eta bertan, argazkien bitartez egin ahal izango diozue jarraipena ekintza guztiei.



Nork: gaztetxokoak.2009/07/01 11:11:37.082 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak