Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/07 14:12:14.877 GMT+2

Udaixe 2011



Udaixe 2011

Uda giroan, opor egunetan, eguraldi onarekin mila aukera dituzte Arrasateko gazteek beraien aisialdiaz gozatzeko, udalekuak, lagunekin planak...


Arrasateko udalak eta Txatxilipurdi elkarteak 2011. urteko uztailerako eskaintza berezia prestatu dugu 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Arrasateko auzoetako gaztetxokoak itxiko ditugu eta herrian bertan gelditzeko erabakia hartu duten gazteeek, proposamen bereziak izango dituzte uztail guztian zehar. Prest dago Udaixe 2011!


Nabarmentzekoa da 2011. urte honetan irekiko dela Erdigunean eraikiko den Gaztetxoko berria, eta Udaixeko ekintzen baitan aurkeztuko zaiela gazteei lokala. Honetaz gain irteera eta eskaintza freskagarria prestatu dugulakoan gaude, hona hemen Udaixe 2011ko eskaintza:


Ekainean San Juanak eta gero bi ekintza egingo ditugu herrian, biak ere doakoak eta irekiak:


  • Ekainak 27 tropijaia Biterin. Arratsaldeko 17:00etan jai tropikala Biteri plazan

  • Ekainak 29 Gaztetxokoa ezagutzen. Arratsaldeko 18:00etan erdiguneko gaztetxokoko ateak irekiko ditugu


Uztailean zehar izaera ezberdineko irteerak antolatu ditugu, baita Arrasateko igerilekuetan gauzatuko diren txapelketa ezberdinak edo herrian bertan gauzatuko diren ekintzak ere.


Uztailak 4 Abentura irteera

Uztailaren 4ean Abentura irteera izango dugu, Beigorri abentura parkera joango gara Lekunberrira, bertan zuhaitzen gainetik zirkuitua, tirolina,eta bestelakoak pasa ondoren Nafarroan pasako dugu eguna. Irteeraren prezioa 10 eurokoa izango da. Irteerako ordua goizeko 9etan autobus geltokian.


Uztailak 6 Orientazio lasterketa

Uztailaren 6an berriz Orientazio lasterketa bat antolatu dugu Urkulu inguruan, 5 pertsonako taldeak osatuko ditugu eta taldeak beraien artean lehiatuko dira mapa eta ipar-orratza eskuan dituztela. Ibilbide zuzena gauzatzen duen lehen taldea izango da irabazlea. Lasterketan izena emateko 2 euro ordaindu beharko dira. 11-tan Urkulun hasiko da lasterketa.


Uztailak 7 Igerilekuetan txapelketak eta tailerrak

Uztailaren 7an igerilekuetan egingo ditugu txapelketa eta tailerrak ezberdinak (Skate, pin-pon, eskulanak) Igerilekuetan dauden gazteek parte hartu ahal izango dute, eta Udaixen dabiltzan gazteek sarrera doan izango dute.


Uztailak 11 Gamarrako igerilekuetara irteera

Uztailaren 11an Udaixen klasiko bat bilakatu den Gamarrako igerilekuetara irteera egingo dugu, 5 euro ordaindu eta goizeko 11etan irtengo gara Gasteiz aldera.


Uztailak 13 Kostara irteera eta ur ekintza

Kostaldera joango gara, eguna hondartzan eta ur ekintzaren bat (surf ikastaro edo piragua) egiteko erabiliko dugu. Goizeko 9etan irtengo gara eta 15 euro ordaindu beharko da irteerara etortzeko.


Uztailak 14 Mendira lotara izarrak ikustera

Uztailaren 14an bazkaldu eta gero Aitzorrotz ingurura joango gara, asmoa bertan gaua igaro eta izarrak ikustea izango da. Uxarran antolatuko dugu kanpamendua. Irteera honetara etortzeko 2 euro ordaindu beharko dira eta plaza mugatuak egongo dira.


Uztailak 18 Afari-merienda eta beldurrezko pelikula erdiguneko gaztetxokoan.

Erdiguneko gaztetxokoan elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan afari-merienda eta beldurrezko pelikula ikustea izango da plana. 2 euro ordaindu beharko dira etortzeko.


Uztailak 20 Albiñara egun pasa

Uztailaren 20an irteera egingo dugu, Albiñara joan eta parrillada egitea da asmoa. Goizeko 11etan elkartuko gara. 2 euro ordaindu beharko dira etortzeko.


Udaixe egitasmoari amaiera emateko 4 egunetako irteera antolatu dugu uztailaren 21-22-23-eta 24a. Gazteek hala eskatuta, kostaldera eta kanpinean joango gara. Irteera honen informazio zehatza, izen ematen duten gazteekin egingo den bileran emango da.


Irteera eta ekintza askotan izena eman eta matrikula bat ordaindu beharko da, izen emateko gazteen artean banatuko ditugun fitxak bete eta parte hartu nahi den ekintzen matrikulak ordaindu beharko dira, esku dirutan edo kontu korrontean sarrera eginez. Irteerak ezin gauzatu badira beti egongo da gazteentzako eskaintza erdiguneko gaztetxokoan.



Nork: gaztetxokoak.2011/06/07 14:12:14.877 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak