Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/09 13:45:35.005 GMT+2

Surf, Usako eta Murala! Udaixe Aurrera doa!

Bloga geldi egon da azken egun hauetan, baina Udaixeko ekintzak egin dira eta arrakastaz gainera!Astelehenean Zarautzera joan ginen Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteekin batera, eguraldi eskasa ez zen  aitzakia izan ondo pasatzeko. Goizean goiz Bolei eta futbolean aritu ginen plaian eta 12:30etatik aurrera surf ikastaroei ekin genien,. Bi taldetan banatu eta aurrera!!


 

Argazki kamerari bateria agortu zitzaion eta lehen orduetako argazkiak bakarrik dauzkagu erakusgai.

 

Asteazkenean usakora joan ziren hiru herrietako gazte eta hezitzaileak. Bizikletan joan ginen, bi ibilbide ezberdinetatik gainera. Hausartenak menditik joan ziren eta besteak trenbide zaharretik.

 

Oso ondo pasa zuten guztiek eta bizikleten aberia eta pintxazo batzuk izan arren Txatxilipurdiko furgonetak salbamendu lanak egin zituen, gazte batzuk usakotik arrasatera garraiatuz!

 

Gogoratu Bihar Ostirala murala margotzen jarraituko dugula! Anima zaitezte eta agertu Txatxilipurdin goizeko 11:00etan. Ondoren denok batera bazkalduko dugu! Anima zaitezte!!

 


Izan Gazte Izan Ero izan Gaztetxokero!!

Nork: gaztetxokoak.2009/07/09 13:45:35.005 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak