Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/03 10:25:01.659 GMT+2

Surf egitera gazte txokoetatik

Arrasate hiru gazte txokoek irail erdialdean zabaldu zituzten ateak. San Andres, Erguin eta Musakolako  gazte txoko hauetan, egunero egunero, asteartetik larunbatera 12-16 urte bitarteko gazteek beraien txokoa izateko aukera dute, beraiek proposatutako ekintzak aurrera atera eta mila proiekturen berri izateko aukera ere izaten dute.

 Gazte txokoetako dinamika, gazteek beraiek definitzen dute bertako hezitzaileekin batera; sukaldaritza, zine proiekzioak, irteerak, eskulanak, jokuak…

 Datorren aste bukaeran adibidez, surf egitera joango gara  Zarautzera. Honetarako zarautzeko surf eskolarekin  egin dugu bat eta  ikastaroa jasoko dute gazteek.

 Gazte txokoak irekiak dira, ez da izenik eman behar bertara joateko ezta  bertako ohiko ekintzetan parte hartzeko ere. Irteerak ere irekiak izaten  dira, hori bai surf ikastaroa bezalako ekintzetara etortzeko izena eman behar da, edozein gaztetxokoetara joan eta hezitzaileri esatea besterik ez da behar.  Zarautzera egingo dugun irteera etortzeko 12 euro ordaindu beharko dira.

 

Urte guztian zehar irteera eta ekintza mordoa egiten dira gazte txokoetatik, eta blog hau  guzti honen berri emateko tresna izango dugu.

Nork: gaztetxokoak.2008/10/03 10:25:01.659 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak