Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/22 10:57:39.572 GMT+1

Otsailak 28 erdigunea piztu!

 Igande honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera gazteentzako ekintzak izango ditugu erdigunean.

 Oraingoan Ping-Pong eta  Mahai Futbol txapelketak izango dira Biteri plazan. Beraietan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteak lehiatu ahal izango dira.

 Txapalketa ezberdinak egongo dira, bai, Pin-pon bai eta futbolinean ere. Alde batetik txapelketa mixtoa, bertan edozein gaztek parte hartu ahal izango du, bai ping-pong bai eta mahai futbolean. Bestalde neskentzako txapelketa; bertan neskek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

 Mahai futbolean binaka eman beharko da izena, ping-pong txapelketan berriz banaka.

 Bi txapelketan arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, parte hartzaile kopurua mugatua izango da eta lehen izena eman dutenek jokatuko dute.

 Txapelketako arauak egunean bertan azalduko dira dira.

 Bi txapelketetan parte hartu ahal izango du pertsona berdinak.

 Izena emateko gaztetxokoetan, gazte bulegoan edo Txatxilipurdin (943795446)

Sari bikainak egongo dira!

 Lehiaketak dirauen bitartean musika izango da Biterin dj Pottokoren (Never Surrender) eskutik.

 Eguraldi txarra egiten badu, lehiaketa Kulturateko areto nagusian egingo da.

 Informazio gehiagorako edo izena emateko 943795446 telefonoan.


Nork: gaztetxokoak.2010/02/22 10:57:39.572 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak