Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/17 10:02:04.726 GMT+2

Natura, mendia, eta kirola proptagonista udaixeko azken txanpan!

 

Udaixeko azken txanpa honetan, natura, mendia eta kirola izango dira protagonista. Asteazkenean eskalada egiteko aukera izan zuten Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteek. Izena eman zuten gazteen erdia etorri zen arren, Eginoko paretetan gora eta behera ibili ziren gazteak.


 



Itsaso Mendizabal izan zen ikastarotxoa eman zuena eta berak eman zizkigun ziurtasun arau guztiak. Gazteek arraz asko egin zuten gora gainera!

 

Gaur bertan, eta eguraldiak uzten badigu mendira joango gara lotara! Degurixara joango gara, bertan kanpin dendetan edo posible bada izarrei begira lo egin eta bihar goizean itzuliko gara!

 


Astelehenean berriz, goizeko 11:00etan Besaiderantz habiatuko gara, bertan etxetik eramandako bokata jan eta itzuleran Udalako igerilekuan geldituko gara! Irteera honetara etorri nahi duenak, ager dadila Garibaien 11:00etan Garibaien! Eta ez ahaztu bazkaltzeko bokata!!

 


Izan gazte Izan Ero Izan Gaztetxokero!!

Nork: gaztetxokoak.2009/07/17 10:02:04.726 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak