Gaztetxokoetako helburua ere bada dauden auzoetako bizitza piztea. Auzoetako jaietako egitarauetan parte hartzen saiatzen gara beti eta aurreko albiste batean San Andreseko jaietan antolatu genuenaren berri eman bagenuen, oraingoan maiatzaren 15 eta 16an Musakolako jaietan atera genituen argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuegu.


Ostiralean urtero lez txokolatea egin eta opiltxoak banatu genituen, auzoko haur, gazte eta ez hain gazteei ere daztatu zuten txokolatea. Ondoren hankapaloak eta monozikloak atera genituen.

Larunbatean aldiz, tradizio bilakatu den patata tortilla lehiaketa egin genuen. Bazkari ederra egin zuten gazte eta hezitzaileek. Irabazleek Uztailean Udaixeko egitarauan nahi duten ekintzara doan joateko aukera izango dute. Zorionak!!



Idatzi artikulu bat