Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/06 10:50:44.546 GMT+2

Murala, afarimerienda...giro politean!

Udaixeko ekintzak aurrera doaz, gaur Zarautzen daude gazteak, Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteekin batera. Ostiralean Txatxilipurdi kanpoan saltsa izan genuen, murala berritzen hasi ziren, afari-merienda egin zuten Udaixeko 30 gaztek eta  beldurrezko pelikula ikusten ere  hasi ginen. Hasi diogu amaitzerik ez baikenuen izan, beldurgarriegia omen! Eta muralarekin jarraitu zuten gazteek gauean ere.


gazteak fin muralerako pareta zuritzen



Pareta baino gehiago ere margotu zuten, ikusi gazteen piurak



Afaria ere bertan egin genuen, lanean ibili eta gero gosea zuten gazteek, ez zuten ezer soberan utzi!




Amaitzeko, ostiralean margotuko dugun murala marrazten hasi ziren, gauean ere lanean!



Gogoratu, uztailean arrasaten badago aukere, udaixe09 hasi da! bihar surf ikastaroko argazkiak izango dituzue ikusgai!

Nork: gaztetxokoak.2009/07/06 10:50:44.546 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak