Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/11/22 11:29:14.756 GMT+1

Mihiluze txapelketa larunbatean

Gazte txokoetako aste bukaerako ekintza eta irteerak aurrera jarraitzen dute! Zaldian ibiltzera, Paintbal, eskalada ere egin dugu azaroan zehar. Degurixan antolatu genuen azkenean ikastarotxoa eguraldiak tartetxo bat eskaini baitzigun! Ikastaroa eta gero bazkari goxoa egin genuen gaztetxokoan eta Markel Mendietaren mendiko argazki batzuk ere ikusi genituen! Aste bukaera honetan berriz 8 gaztek Elusuko aterpetxean pasa dute asteburua, mendia kotxe zaharren rallya ikusi, laburmetraia grabatu... primeran pasa dute aste bukaera! DSCN0145

Gaztetxokoetako aste bukaerako taldeak geldialdia izango du aste bukaera honetan, Arrasaten Erdigunea Pizturen ikasturte honetako bigarren ekintza antolatu baitugu, Mihiluze Txapelketa erraldoia. Aurten ere pasa zen urtean egin genuen bezala Mihiluze telebistako saioaren kopia arrasatearra gauzatuko dugu: sari bikainak, humorea, aurkezle goapoak...

Guztia larunbat honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Kulturateko areto nagusian. Animatu eta parte hartu!!

mhlz txiki

Nork: gaztetxokoak.2010/11/22 11:29:14.756 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak