Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/22 15:45:22.787 GMT+1

Martxoak 27 Piztu eguna

Erdigunea Piztu!

 

Martxoan ere izango dugu Erdigunea Piztu ekimenaren beste ekintza bat. Kasu honetan Piztu eguna antolatu dugu.

 

Martxoaren 27an biteri plazan gazteentzako tailer eta ekintza ezberdinak izango dira, balanz zirkuituan, txalaparta tailerra, bitxigintza, hankapaloak, irratia, plantilla tailerra… 12-17 urte bitarteko gazteek aukera ederra beraz!

 

18:30ak inguruan gainera perkusio afrikar tailer bati ere ekingo diogu. Senegaleko jatorria duten Kataia taldeko kideek ikuskizun parte hartzaile bat egingo dute Biteriko gunean.

 

Guzti hau martxoak 27 larunbata arratsaldeko 16:30etatik aurrera izango da Biteri plaza inguruan.

 

Plantilla tailerrean parte hartu nahi duten gazteek ekar dezatela kamiseta edo serigrafiatu nahi duten objekturen bat etxetik

Nork: gaztetxokoak.2010/03/22 15:45:22.787 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak