San Andres eta Musakolako gaztetxokotan eskulan tailer ezberdinak antolatu ditugu aste hauetan, Fimo tailerra izango dute gaur bertan Erguineko gaztetxokoan. Itsaso Pagoaga Atxabaldarrak bigarren saioa eskainiko du 6etatik aurrera, bertan belarritakoak, eta besteleko bitxiak egiteko aukera izango dute bertaratzen diren gazteek.
San Andresen berriz larrrugintza izango da protagonista. Astearte honetan eman diote hasiera ikastarotxoari eta datorren asteartean ere izango da, beraz larrua lantzeko lehen urratsak ikasi nahi dituenak badauka aukera San Andreseko gaztetxokoan. Ainara Kortabarria izango da emalea.
Azkenik, aipatu behar dugu larunbat honetarako irteera berezia antolatu dugula. Gaztetxoko eta gazteleku ezberdinetako gazteak Zarautzera joango gara,bertan surf ikastaro bat jaso eta egun pasa egiteko. Izan ematea amaitu arren , lekua dago autobusean, beraz etorri nahi duenak deitu dezala Txatxilipurdira 943795446 edo esan edozein gaztetxokotako hezitzaileei.


Idatzi artikulu bat