Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/08 17:07:56.055 GMT+2

kosta ala kosta egingo dugu!

Aurten ere Udaleku ibiltaria antolatuko dugu Txatxilipurditik 14-16 urte bitarteko gazteentzat. Kosta ala Kosta udalekuaren bigarren edizioa izango da. Pasa zen udan Donostiatik hasi eta Lekeitioraino heldu baginen , aurten Araban hasi eta bizkaiko kostara heltzea izango dugu helburua.

 

Aurten gainera Euskal Herriko herri ezberdinetako gazteak izango dira ibilbidea gauzatuko dutenak, Lasarteko Ttakun, Durangoko Berbaro eta Bergarako Jardun elkarteekin batera antolatuko da kosta ala kosta eta bertako gazteak ere izango dira abenturan parte hartzen.

 

Eta zein izango da ibilbidea?

 

Araban hasiko gara Garaion hain zuzen, bertako Otazako etxean egingo ditugu lehen bi egunak, taldea elkar ezagutu, eta kostara bidean jarriko gara, gatzaga izango da hurrengo geldialdia, bertan lo egin eta Anboto azpirantz habiatuko gara, Mariren babesean gaua pasa eta Durangaldera, Matienako frontoia izango da kostara heldu aurretik izango dugun basea. Matienatik Urdaibaira eta laida eta Mundakako kanpinetan gozatuko dugu itsasoaz, ekintzak, bainuak…

 

Azken ibilbideak Gaztelugatxe izango dute helburu eta hasiera, bertan klo egiteko erronka baitugu, izarrak eta itsasoa izango ditugu lagun, azken egunak aterpetxe batean egingo ditugu, lasai amaitu eta lagunak agurtzeko!

 

Uztailaren 6an hasiko dugu abentura, kontzertu, eskalada, ur ekintzak izango dira ibilaldian aurkituko ditugunak, ibili ere ibili beharko gara eta ahal dugunean guk geuk prestatuko ditugu otorduak!

 

Gurekin batera etorri nahi?? Izen ematea irekita dago, eta plazak mugatuak dira anima zaitezte! Informazio gehiagorako deitu Txatxilipurdira!!


Nork: gaztetxokoak.2009/04/08 17:07:56.055 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak