Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/17 11:23:19.535 GMT+2

Gaztetxokoak ere Udaixera!

 

Ikasturtea amaitzen dago, San Juanetan itxiko ditugu gaztetxokoak eta bertan egiten ditugun ekintza guztiek Udaixeri utziko diote lekua. Ekintzak, irteerak, abentura, guztia uda giroan izango dugu uztailean zehar. Izen emateko azken epea ekainaren 26 izango da, beraz badakizue, bete izen emate fitxa eta etorri gaztetxoko edo Txatxilipurdira izen emateko!

 

Baina ikasturtea amaitzear dagoen honetan, atzera begiratu eta egin duguna gogoratzeko eta errepasatzeko garaia ere heldu da.  Argazkien bidez egingo dugu ikasturteko errepasoa.


Maritxu kajoin merendola egin genuen.



Zarautzera ere joan ginen Irailean, bertan surf ikastarotxoa jaso, hondartzan arratsaldea pasa... Eskoriatza eta Aretxabaletako gazteak ere etorri ziren.



Txalaparta ikastaroa ere antolatu genuen San Andresen ikasturte hasieran. Arrasateko txalapartariek gazteei erritmoak erakutzi eta hauek txalaparta frogatzeko aukera izan zuten.



Gazte txokoetako urteroko dinamikarekin ere jarraitu dugu aurten. Galdra jokoan antolatu ditugu. Argazkian Musakolako gaztetxokoan antolatu genuen galdera jokoko argazkia.



Irteera ezberdinak ere egin ditugu, argazkian Otazako etxera auzolanera joan zen kuadrila.



Urtea azkar joan da, gabonetan ere ekintza dexente antolatu genituen, argazkian gasteizko izotz pistan ateratako argazki bat.




Urtean zehar Gazte Txoko bakoitzak bere proiektutxoak atera ditu aurrera, aipatzekoa izan da Musakolako gaztetxokoak sortu duen zinematxoa. Gazteek beraiek egokitu dute zinea!



Irteerekin jarraituz, Eskiatzera egin genuena ere arraksatatsua izan zen, herri ezberdinetako gazte mordoa joan ginen Valdezcarayra!





Nork: gaztetxokoak.2009/06/17 11:23:19.535 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak