Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/17 11:23:19.535 GMT+2

Gaztetxokoak ere Udaixera!

 

Ikasturtea amaitzen dago, San Juanetan itxiko ditugu gaztetxokoak eta bertan egiten ditugun ekintza guztiek Udaixeri utziko diote lekua. Ekintzak, irteerak, abentura, guztia uda giroan izango dugu uztailean zehar. Izen emateko azken epea ekainaren 26 izango da, beraz badakizue, bete izen emate fitxa eta etorri gaztetxoko edo Txatxilipurdira izen emateko!

 

Baina ikasturtea amaitzear dagoen honetan, atzera begiratu eta egin duguna gogoratzeko eta errepasatzeko garaia ere heldu da.  Argazkien bidez egingo dugu ikasturteko errepasoa.


Maritxu kajoin merendola egin genuen.



Zarautzera ere joan ginen Irailean, bertan surf ikastarotxoa jaso, hondartzan arratsaldea pasa... Eskoriatza eta Aretxabaletako gazteak ere etorri ziren.



Txalaparta ikastaroa ere antolatu genuen San Andresen ikasturte hasieran. Arrasateko txalapartariek gazteei erritmoak erakutsi eta hauek txalaparta frogatzeko aukera izan zuten.



Gazte txokoetako urteroko dinamikarekin ere jarraitu dugu aurten. Galdera jokoak antolatu ditugu. Argazkian, Musakolako gaztetxokoan antolatu genuen galdera jokoko argazkia.



Irteera ezberdinak ere egin ditugu, argazkian Otazako etxera auzolanera joan zen kuadrila.



Urtea azkar joan da, gabonetan ere ekintza dexente antolatu genituen, argazkian Gasteizko izotz pistan ateratako argazki bat.




Urtean zehar Gazte Txoko bakoitzak bere proiektutxoak atera ditu aurrera, aipatzekoa izan da Musakolako gaztetxokoak sortu duen zinematxoa. Gazteek beraiek egokitu dute zinea!



Irteerekin jarraituz, Eskiatzera egin genuena ere arrakastatsua izan zen, herri ezberdinetako gazte mordoa joan ginen Valdezcarayra!



Iñauterietara begira ere jarri ginen eta gore tailerrak antolatu genituen gaztetxoko guztietan. Ondoren Erguineko gaztetxokokoek erabili zuten bertan ikasitakoa , arrasateko iñauterietako desfilean parte hartzeko.

Urte guztian zehar ekintza berriak eta betikoak ere egin dituzte gaztetxokotan. Aurten irrati tailerra jarri dugu martxan eta hankapalo tailerrak ere egin ditugu gaztetxoko bakoitzean!


Korrika pasa da aurten ere Arrasatetik eta gaztetxokoek bat egin dugu, jai honekin. Oraindik ikusgai dago egin genuen murala!

Auzoko jaietan ere izan dira gaztetxokoak, musakola Erguin eta San Andreseko jaietan hain zuzen. Argazkian San Andreseko jaietan jarri genuen txosnatxoa!


Ikasturte amaiera honetan Afrikara hurbildu gara bertako soinu eta dantzekin eta gaztetxoko guztietan dantza eta perkusio afrikarrak egin ditugu. Paskal eta Aixa izan dira hauek koordinatu dituztenak Argazkian Aixa Erguineko gaztetxokoan dantza tailerrean.


Ekintza hauek eta beste mila egin dira gaztetxokoetan, batzuek ondo irten dira beste batzuk okerrago, baina arrasateko gazteak pizteko saiakera egin dugu aurten ere, euskaraz eta ondo pasatuaz!

Udaixen gehiago!!

Izan gazte izan ero izan gaztetxokero!!



Nork: gaztetxokoak.2009/06/17 11:23:19.535 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak