Gaur egungo gizarte eta aisialdi ohitura kontsumistek beste bide batzuetara eramaten bagaituzte ere, euskal kulturarari lekua egiten saiatzen gara gaztetxoko eta gaztegunetan. Euskaraz bizi nahi dugu eta Arrasateko gaztegunea ere nahi honen islada izatea nahi genuke. Aste bukaera honetan bertsoafaria antolatu genuen Arrasateko Gaztetxeko bertso eskolarekin elkarlanean. Azkenean 35 gaztetxok eman zuen izena eta giro polita sortu zen.



Idatzi artikulu bat