Erdiguneko gaztegunea ireki genuen urriaren 14an, hiru astebukaera intentsu bizi izan ditugu bertan: Gaztegunea txukuntzen ibili gara, paretak margotu ditugu, karaokea probatu dugu, laburmetraiak egin ditugu baita beste batzuk ikusi ere, gaba beltza ospatu genuen eta hankapaloen ikastaroa egiteaz gain herrian zehar hankapalo gainean irtetera ausartu gara! Egunero 40/90 gazte hurbildu da gaztegunera eta hezitzaileak nahiko lan izan dute guztiak ezagutzen eta gazteguneko arauak (errespetua) azaltzen.
Azaroa gainera erori zaigu eta egitarau berezia antolatu dugu erdiguneko gaztetxoko handian! Gaztegunean! Gazteguneko irratia jarriko dugu martxan, mural erraldoia egiten saiatuko gara, artisau aste bukaera izango dugu, narrua, fimo eta alambrea lantzen ere ikasiko dugu, eta gure moda propioa ere sortzen saiatuko gara hilabete honetan. Hori guztia gazteguneak eskaintzen dizkigun baliabideekin uztartuz: Mahai jolasak, pin/pon, futbolin, ordenagailu... denon artean gune ezberdin bat sortzen saitauko gara!


Idatzi artikulu bat