
Gabonetan gaztetxokoetatik ekintza
bereziak antolatzen ditugu 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Informazio gehiago nahi izanez gero
deitu lasai edo idatzi.
26an gaztetxokoan normal irekiko
ditugu, gaztetxoko bakoitzean gabonetako ekintzak
azaldu izen emateko aukera eskaini eta
gaztetxokoko urteko azken festa egingo dugu.
Merendola, jokuak…
Urteroko futbol txapelketa egingo
dugu. Taldeek aurretik eman beharko dute izena eta arratsaldean jokatuko dugu
txapelketa, Mojategiko futbol zelaian.
Aurten ere Gasteizko izotz pistara
joango gara 28 goizean ondoren autobusa hartu eta GaraiOn elkartekoengana joango
gara Ozaetan bazkaldu eta bertan tailer batzuk egiteko
asmoarekin.
Prezioa 5
euro
Aurretik izena eman beharko
da.
Arrasateko gazte asanbladarekin
elkarlanean gaztetxea ezagutzeko aukera izango dute gazteek, irrati tailerra,
serigrafia, malabarrak, fanzine tailerra… bazkaria ere bertan egingo dugu. Txatxilipurdiko bulegoan elkartuko gera goizeko
11:00etan.
Paintball eta
egun-pasa. Arrasateko bedoña auzora joango gara,
bertan Paintaball egin eta ondoren egunpasatxoa egiteko asmotan.
prezioa: 10
euro.
Izena ematen duten gazteen gurasoekin bileratxo bat egingo da.

Idatzi artikulu bat