Bestalde, gogorarazten dizuegu abenduaren 26tik 30eta erdiguneko Gaztegunea irekita egongo dela, arratsaldeko 17:00ak eta 21:00ak bitartean. Tarte horretarako ekintza, lehiaketa eta bestelakoak prestatu ditugu, tartean herriko kaleetan barrena burutuko den Altxorraren bila erraldoia edota urteari amaiera emateko azken festa eta kontzertua.
Honetaz gain, egun hauetan bi irteera proposamen ere baditugu. Abenduaren 27an Gasteiz aldera joateko asmoa daukagu, bertako izotz pistan ibili eta egun pasa egiteko.

Bestalde, abenduaren 28an Euskal Herriko Selekzioak San Mamesen jokatuko duen futbol partidua ikusteko irteera ere antolatzen gabiltza. Irteera hauetan izen emateko azken eguna igandea izango da.

Idatzi artikulu bat