Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/23 09:56:01.794 GMT+2

Erguineko gazte txokoan, kontzertu itzela!

Gazte Txokoetako ekintzek aurrera jarraitzen dute, gaur bertan hankapalo ikastaroaren jarraipena izango dugu Musakolako Gazte Txokoan. Pasa zen asteazkenean lehen urratsak eman genituen eta gaur ere berriro jantziko ditugu hankapaloak. Honetarako Mikel Ibarzabal bergararraren laguntza izango dugu!

 

Bestalde ostegunean Erguieko gazte txokoan gitarra ikastaroari amaiera emateko kontzertu itzela antolatu genuen, Ebert Sanchez kantari venezolarra, Azkaiter Pelos ikastaroko irakasle eta artista bergararra eta Amaia Isasa hezitzaileek ikastaroan parte hartu zuten gazteekin batera kantu ezberdinak jo zituzten.


 

Ikastaroaren helburura gazteei gitarra jotzen irakasteaz gain kontzertu bat antolatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren azaltzea zen, lehen kontzertu hau denon artean antolatu genuen, kartelak, eszenatokia prestatu, artistak gonbidatu... Gazteen sorkuntza bultzatzea eta kultur eszenan aktibo bilakatzea da gure helburua.



Nork: gaztetxokoak.2008/04/23 09:56:01.794 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak