Aurten ere euskara elkarteaok 14-16 urte bitarteko gazteentzako Kosta ala kosta Udaleku ibiltaria antolatu dugu, Bergarako jardun, Arrasateko Txatxilipurdi eta Plaentxiko Pil-pilean elkarteok Araban hasi eta Gipuzkoako kostan , Zarautzen, amaituko den ibilbidea prestatu dugu, Tartean mila abentura izango dira, bertso afariak, tailerrak, ekintza ezberdinak, sexualitate tailerra, Surf ikastaroa, kontzertuak...eta beste mila kontu!
Araban hasiko dugu abentura Otaza auzoan eta bidean lo leku ezberdinak aurkitzen joango gara Degurixa, Gatzaga, Plaentxi... Zarautzeko kanpinean abenturako azken egunak igarotzeko.
Udaleku ibiltaria da, eta parte hartzen duten gazteek lo leku batetik bestera txangoak egingo dituzte beti ere antolakuntzen gabiltzan elkarteon jarraipenaz. Dena den ez da prestaketa berezirik beharko ibilaldi hauek egiteko, edonork egiteko modukoak dira eta!
Jatorduei dagokionez, gazteek prestatu beharko dituzte bazkari afari eta bestelakoak, nahiz eta egun batzuetan antolakuntzak afari goxoa prest izango duen gazteak ibilaldiaren helmugara heltzen direnerako.
Abentura uztailaren 5ean hasiko da Garaio urtegiaren inguruan eta uztailaren 16an amaitu Zarautzeko uda giroan. Udalekuan izen emateko azken eguna maiatzaren 6a izango da eta bere prezioa 275 eurokoa da.

Idatzi artikulu bat