Bizikleta irteera antolatu dugu datorren
larunbaterako. Asmoa garaioko ingurara gerturatu (gazteak autobusean eta
bizikletan furgonetan) eta bertan txango bat egitea da, bazkaldu, lasai
egon eta buelta Arrasatera.
Irteera goizeko 9:30etan izango da garibaien eta 3 euro ordaindu beharko da
izena emateko. Anima zaitezte! Izena emateko agertu gaztetxokoetan edo deitu Txatxilipurdira.
Izen ematea mugatua izango da, furgonetan sartzen diren bizikleta kopuruaren
ara-behera.
Izan gazte izan ero izan gaztetxokero!!


Idatzi artikulu bat