Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/20 11:23:56.327 GMT+2

Azken txanpan...

 

Orioko udalekuak azken txanpara heltzen dabiltza! Gaur bigarren eguneko azken egun eta gaua izango dute! Lehen txandako argazkiak ikusgai dituzue eskuinean daukazuen flickerreko kontuan, azpian lehen txandako hezitzaileen argazkia! Ekipo polita!!

 


Udaixe ere azken txanpan sartu da, ostiralean mendira lotara joan  behar genuen, baina eguraldia zela eta ezin izan genuen joan, beste baterako utziko dugu plana! Dena dela, etorri ziren gazteekin gaztetxokora joan eta bertan egin genituen ekintzak, ginkana bat, afaria, pelikula bat ikusi, kamisetak banatu…


 


Ginkanako talde irabazlea





Gaur bertan 11:00etan irten dira gazte eta hezitzaileak Besaidera eta arratsaldean Udalako igerilekuetan egingo dute geldialdia! Bihar laida ingurura irtengo gara!

 

Nork: gaztetxokoak.2009/07/20 11:23:56.327 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak