Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/12 17:34:16.909 GMT+1

aste santuetan izan gazte!




Pazkoa asterako gaztetxokoetatik herriko gazteei luzatutako aisialdi eskaintza antolatu dugu! Ekintza hauetan 12-17 urte bitarteko edozein gaztek eman ahal izango du izena  eta martxoaren 27 izango da izena emateko azken eguna. Informazio gehiagorako deitu Txatxilipurdira edo agertu gaztetxokoetan. Izena emateko Txatxilipurdin, gaztetxokoetan edo gazte bulegoan.

 

 

Hauek dira antolatutako ekintzak.

 

Apirilak 6

Gaztetxokoak irekiko dira arratsaldeko 5etatik aurrera

 

Apirilak 7

Bolei txapelketa egingo da Iturripeko kiroldegian, ondoren bazkaria izango da Erguineko gaztetxokoan.

 Ordua goizeko 11:00etan Iturripen.

4 pertsonako taldeak osatuko dira txapelketan.

 

Apirilak 8

Rockopolisera egingo dugu irteera, bertan eskalada abentura rapela izango ditugu. Eskalada probatu nahi dutenentzako aukera polita!!

Irteera:goizeko 9etan Garibaien

Prezioa 10 euro.

 

Apirilak 9

Bizikleta irteera egingo dugu Urkulu ingurura, kirol pixka bat egin eta gosea eginda afaria egingo dugu Musakolako gaztetxokoan.

 

Apirilak 10

Rafting egitera joango gara Errobi Ibarra BKZ abentura taldearekin egibngo dugu 5kmtroko jaitsiera.

Irteera 8:30etan Garibaien.

Prezioa: 30 euro.

Nork: gaztetxokoak.2010/03/12 17:34:16.909 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak