
Aurten ere gaztetxokoetatik Aste santu ondorengo pazkoa astean ekintza bereziak antolatu ditugu. Guztiak ere 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Aurten aste santuetako ekintzek san Andreseko jaiekin bat egin dute eta Apirilak 29 eta 30ean bertako jai egitarauan integratu ditugu. San Andreseko gaztetxokoa izango da ekintzak gauzatuko diren gunea.
Apirilak 26
Ginkana erraldoi bat antolatu dugu, bertan 6 pertsonako taldeek parte hartuko ahal izango dute eta froga guztiak modu egokian eta azkarren betetzen dituena izango da txapelduna. 17:00etan Monterronen, izena emateko gaztetxoko edo gazte bulegoan.
Apirilak 27
Gaztetxokoetako gazteekin zaldian ibiltzera irteera egingo dugu, informazio gehiagorako galdetu Gaztetxokoan.
Apirilak 28
Gaztetxokoetako gazteekin bizikleta irteera bat egingo dugu, informazio gehiagorako galdetu gaztetxokoan.
Apirilak 29
San Andreseko jaietan: Gazte bazkaria gaztetxokoan eta disko festa eguerdiko 1:00etatik aurrera.
Bazkariaren prezia 2 eurokoa izango da eta aurrez izena eman beharko da gaztetxokoan, Gazte bulegoan edo Txatxilipurdin.
Apirilak 30
San Andreseko jaietan: Gazteen arteko patata tortilla lehiaketa goizeko 11:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duten taldeentzat antolakuntzak patatak, arrautzak eta olioa jarriko ditu. Beste guztia taldeek jarri beharko dute. Izen emateko San Andreseko gaztetxokoan.

Idatzi artikulu bat