Aste honetan zehar Arrasateko gazte txokoetan dinamikak aurrera darrai! Gazteok aukera ezberdinak dituzue:
Musakolako gazte txokoan , Ohitura den legez asteartean asanblada egin zuten, gaur asteazkena zinea izango da gaztetxokoan eta bihar osteguna sukaldaritza! Datorren astean berriz Irrati tailerra izango da bertan.
San Andresen, Gaur maskarak egin eta amaituko dituzte, ostegunean pelikula ikusteko asmoa daukate eta sukaldaritzak izango du bere lekua aste honetan ere.
Erguineneko gaztetxoko itxura berrituan, xaboia modu natural baten egiten ikasiko dugu, sukaldea erabiliko dute eta pelikula ere ikusiko dute ostegunean.
Gogoratu Gazte Txoko bakoitzean pinp-pong, futbolin, lasai egoteko txokoak, aukera eta beste mila aukera izango dituzuela. Bestalde larunbat honetarako Sobron abentura parkera irteera daukagu antolatuta.

Argazkian gazteak aurreko aste bukaera batean Garaion egin genuen auzo lanean.

Idatzi artikulu bat