Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/26 17:39:04.703 GMT+1

Aste bukaeretako ekintzek jarraitzen dute!

Arrasateko gaztetxokoetatik ekintza bereziak antolatzen ditugu aste bukaeretan 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzako. Urte hasiera honetan Mendira joan gara, Eskalada ikastaro bat gauzatu dugu eta Eskiatzera ere joango gara 56 gazterekin aste bukaera honetan.
DSCN0380


*Otsailaren 5erako *berriz ekintza berri eta berezi bat antolatu dugu. Jakin badakigu bertsoak gustoko dituzten gazteak Arrasaten badaudela eta beste askok ere bertso afari batean parte hartuko luketela. Honegatik 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzat *alkohol gabeko bertso afaria *antolatu dugu Erguineko gaztetxokoan. 30 lagunentzat lekua egongo da eta 12-17 urte bitarteko gazteak doan afaltzeko aukera izango dute.


Bertso afarira gonbidatu ditugun bertsolariak Mikel Arrillaga eta Felipe Zelaieta izango dira, biak ere 11 bertute taldekoak.


Afaria prestatzen eta gai jartzaile lanetan berriz, Maitane Unamuno eta Jon Olibares egongo dira, biak ere gaztetxokoetako hezitzaileak.


Afaria gazteentzako izan arren gazte sentitzen den eta bertsoak gustoko dituen edonor gonbidatuta dago. Anima zaitezte eta gerturatu
bertsoafaria copy txiki

*Noiz: *otsailak 5 gaueko 20:30etan

*Non: *Erguineko gaztetxokoan

Erguineko gaztetxokoa non dagoen ez dakienak eta joatea nahi duenak dei dezala bertara 658759780 telefonora!

Nork: gaztetxokoak.2011/01/26 17:39:04.703 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak