Urte berrian ere gaztetxokoek gazteendako aisialdi eskaintza oparoa eskaintzen jarraituko dute. 12-17 urte bitarteko gazteei irekiak egongo dira San Andres, Erguin eta Musakolako gaztetxokoak. 2009ko lehen hilabete honetan gaztetxoko bakoitzak bere dinamika finkatuko du, dena den astero astero izango da Arrasaten tailer, ikastaro, irteera edo ekintza bereziren bat.
Urtarrileko bi aste hauetan Erguineko gaztetxokoan, irrati tailerra egongo da. Gazteek mikroen aurrean jarri eta irratsaio bat egiteko aukera izango dute. Beraiek nahi duten musika jarri, beraiek nahi dituzten gaiak jorratu.
Bestalde San Andreseko gazte txokoan, narrua lantzeko aukera izango dute bertaratzen diren gazteek . Karterak, pultserak…
Ekintza berezi hauek gaztetxokoko dinamika barruan txertatuko dira eta gazteekin batera erabakiko da noiz egin.


Idatzi artikulu bat