Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/05/18 12:17:50.153 GMT+2

Musakola eta San Andreseko jaietan gaztetxokoek parte hartu dute!

Muakola eta San Andreseko auzoetako jaietan bertako gaztetxokoek jai egitarauan parte hartu dute. Gazte eta hezitzaileek ekintza ezberdinak antolatu dituzte auzo jaietako bizitzan eragiteko!


San Andreseko gazteek auzotareentzako txokolatada eta haurrentzako tailer eta kukañak prestatu zituzten.


Musakolan aldiz, Txokolatada herrikoia , gazteentzako  1 irabazteko lehiaketa  eta urteroko patata tortila lehiaketa antolatu zituzten.


Gazteak auzokideei txokolatea eta bollikaoa banatzen eta tortila lehiaketako ordezkariak.

1 irabazteko lehiaketako irabazleak eta froga bateko adibidea.

Nork: gaztetxokoak.2012/05/18 12:17:50.153 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/08 12:34:31.075 GMT+2

SUA! Gaztetxokoetan frogatu dugun jolasa, kalean da.

Txatxilipurdi elkarteak karta jolas berria argitaratu du; SUA!

XVII. mendearen hasierako udazken hartan, gorri-gorri zegoen Nafarroako mendialdea. Eguzkia ezkutatzerako alboka hotsak entzuten ziren Saran, txalapartaren ttakunak Ainhoan, irrintzien oihartzunak Urdazubin... Gauero-gauero, herritarren artean ezkutuan bizi ziren inkisidoreek, herritar bat akabatzen zuten herriko plazan sutan erreta. Herritarren zeregina inkisidoreak deskubritzea da, horiek herri osoa akabatu aurretik. (Miren Amuriza)


10 urtetik aurrerako pertsonek jolasteko karta jolasa da. Eztabaida gaitasuna eta sinesgarri izatea beharko ditu irabazle izango denak. Herritarren artean, Mari, sorgina, Mateo txistu, Galtazgorria, lamia mikelats eta Atarrabi, kuxkuxeroa eskutatzen dira ... Baita inkizizioaren ordeakari batzuk ere!


Jokalari bakoitzak tokatzen zaion pertsonaiari dagokion rola jokatu beharko du Marik gidatuko duen jolasean.


Mari: dena dakizu. Zure betebeharra funtsezkoa da, jolasa gidatu eta dinamizatu beharko duzu, jolasa dibertigarri bihurtuz.

Inkisidorea: ezkutuan herritar guztiak sutan erre behar dituzu.Kontu handia izan herritar batzuekin, botere bereziak dituzte eta!

Herritarra: Kontuz kontuz, inkisidoreak zeintzuk diren asmatu beharko duzu, hauek zu deskubritu eta herriko plazan erre aurretik. Adi! Herritarren artean botere bereziak dituzten herritarrak ere badaude: Sorgina, Galtzagorri, Lamia… Horien botere berezia erabiliz inkisidoreak deskubrituko dituzue!


Karta jolasa salgai dago. Elkar dendetan edo Txatxilipurdiko bulegoan.

SUA! Jolasa baino gehiago: eztabaida, azpijokoa, emozioa…


Nork: gaztetxokoak.2012/05/08 12:34:31.075 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/08 09:26:37.126 GMT+2

Sorkuntza aste bukaeran!

Aste bukaera honetan modu ezberdinean landu dute sorkuntza erdiguneko gaztegunean. Jam sesion bat antolatu genuen larunbatean, gazte musikariek beraien barruak ustu zituzten gazteguneko taulagainean.


Bestalde, gazteguneko ahulki zaharrak eraberritzeen ere ibili dira gazteak, spray eta plantilla ezberdinak hartu eta ahulki bereziak sortu ditugu!


Nork: gaztetxokoak.2012/05/08 09:26:37.126 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/03 17:42:09.558 GMT+2

Musika txokoa

Gazteguneko musika txokoa badoa bere ibilbidea egiten.

Mary May abeslari arrasatearra eta Ain-1 taldeko kideak izan ditugu azken hilabetean gaztegunean. Beraien lanak gazteguneko taulagainean jotzeaz gain gazteekin ere elkarrizketak izatea da gure helburua. Honetarako gazteguneko irrratia martxan jartzen dugu.





Hona hemen gazteek Mary may abeslariari egindako elkarrizketa laburra.

Nork: gaztetxokoak.2012/05/03 17:42:09.558 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/26 12:23:39.720 GMT+2

Gaztetxokoetatik irteera. Aste Santuetako oporretako argazkiak

Aste honetan heldu zaizkigu Aste Santuetako irteerako argazkiak. Gaztetxokoek antolatuta dbh 3 eta 4ko gazteentzat irteera antolatu zen Askizura. Zumaia eta Getaria artean dagoen auzotxo honetan pasa zituzten 3 egun gazteek eta argazkietan ikus daitekeenez eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz igaro zituzten hiru egunak!


Nork: gaztetxokoak.2012/04/26 12:23:39.720 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/19 17:57:01.863 GMT+2

Aste santuetako opor garaian ekintza ezberdinak.

Aurtengo aste Santuetako opor garaian  gaztegunean ekintza berezi mordoa izan ditugu. Hezitzaileek proposatutako ekintza batzuk ere gauzatu dira eta gazteen beraien lekutxoa izan dute lasai egoteko. Nabarmentzeko RPL taldeak eskaini zuen kontzertutxoa, 80 pertsona  baino gehiago etorri ziren talde gaztea ikustera



Gaztegunean:

RPL kontzertua


mhzl



koti




Nork: gaztetxokoak.2012/04/19 17:57:01.863 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/19 17:53:49.692 GMT+2

kontzertu berri bat gaztegunean. Ain 1


Nork: gaztetxokoak.2012/04/19 17:53:49.692 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/28 14:15:32.556 GMT+2

Igande honetan Mary May gaztegunean.

Gaztegunean gazteon sorkuntza bultzatzea da helburuetako bat, honetarako gazteentzako ekintza ugari egiten dira baita erreferente izan daitezkeen inguruko sortzaile ezberdinak gonbidatu ere. Revolta Permanet taldekoak egon ziren baita Dirty Brothers taldekoak edo Acustic Cupeko kideak ere. Igande honetan apirilaren lehen egunean, Mary May arrasatearra izango dugu gaztegunean arratsaldeko 18:30etatik aurrera.



Beste sortzaileekin egin dugun moduan gazteguneko irratian elkarrizketa egingo diote gazteek. Anima zaitezte eta gerturatu gaztegunera!



Nork: gaztetxokoak.2012/03/28 14:15:32.556 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/27 17:22:57.923 GMT+2

Aspacekoen bisita

Pasatako aste bukaeran giro polita izan genuen gaztegunean, dantza jolastu...

Larunbatean gainera bisita ezberdin bat izan genuen; Arrasateko Aspaceko aisialdi taldekoak etorri ziren ta beraiekin batera egokitutako kirolak ezagutu eta jolasteko aukera izan zuten bertaratu ziren gazteek.  Eskerrak eman nahi dizkiegu Aspaceko lagun eta hezitzaileei!!




Nork: gaztetxokoak.2012/03/27 17:22:57.923 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2012/03/22 12:58:10.592 GMT+1

Aste santuetako opor garaian...



Aste santuetako jai egunetan aukera aberatsa egongo da Arrasateko gaztegunean.
Ekintza bereziak antolatu ditugu apirilaren 10etik 15era. Aste honetan arratsaldeko 17:30etan irekiko dugu gaztegunea.

Apirilak 10

Zirko eguna izango da gaztegunean. Malabarak, ekilibrio zintza, kariokak... ikasteko aukera izango dute gazteek.
Apirilak 11
Bertsoak protagonista gaztegunean. Bertso afaria egongo da. arratsaldeko 19:00etan irekiko da gaztegunea.
Izen emateko azken eguna apirilak 1
prezioa 5 euro
Apirilak 12
Graffiti eguna izango dute gaztegunean.
Apirilak 13
Sorkuntza desafioa. Sortzaileen irabazle!
Apirilak 14
Kontzertua eta futbolin txapelketa
Apirilak 15
Mihiluze txapelketa
 

Ekintza hauetaz gain 3 eguneko ireera daukagu antolatuta DBH 3 eta 4ko gazteentzat apirilaren 13-14-eta 15ean. Askizuko aterpetxera joango gara. 30 euro da irteeran izen emateko ordaindu beharreko prezioa eta apirilaren 1a izango da izan emateko azken eguna.

Nork: gaztetxokoak.2012/03/22 12:58:10.592 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak