Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/30 08:13:27.202 GMT+2

ZuZeu, Mondragon Unibertsitatean

"Mundu "pantallagrueliko" batean bizi gara", hasi zuen aurkezpena Hasier Etxeberria, Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy aipatuta, atzo arratsaldean Huhezin izan baikenituen Hasier bera eta Mikel Lasa kazetaria, ZuZeu albistari digitala 1. zikloko ikasleei aurkezten, Ikus-entzunezko Komunikazioan.

Pasio handiz aurkeztu zuten ZuZeu, nahiz eta oraindik albistaria probatan dabilen, maiatzaren 14an aurkeztuko baita modu ofizialean. Sarean izan duen ibilbideaz hitz egin zuen lehendabizi Hasierrek, bere diagnostikoa ere azaldu zuen euskaldunok zer eskaintza dugun sarean, eta hortik eratorritako galdera, "nola sortu kalanbre bat lur antzu horretan?". Ahalegindu arren, ez zen posible izan proiektu bateraturik Sustaturekin batera, eta presa zutenez, ZuZeu kaleratu zuten apirilaren 14an.

ZuZeu proiektu horizontal gisa ulertzen dute bere sortzaileek, tresnarik ahalik eta zabalduena nahi dute-eta euskaldunon artean. Pozik daude egindakoarekin, ikusten baitute ZuZeu sortze hutsarekin eragin dutela euskal panoraman. Orain, berriz, jendearen inplikazioa bilatzen dute, horregatik etorri ziren Mondragon Unibertsitatera, komunikazio ikasleak inplika daitezen bertan. Esango nuke gure ikasleen arreta eta interesa, behintzat, harrapatu zutela.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/04/30 08:13:27.202 GMT+2
Etiketak: mu huhezi zuzeu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak