Ikertzaileek eta irakasleek badakite zelako buruhausteak eragin litzakeen bibliografia ondo kudeatzeak: aipuak alde batetik, eta bibliografia bera, bestetik. Berdin artikuluak idatzi behar dituztenek aldizkari berezietan. Horregatik, Zotero sekulako pagotxa da, zeren behin instalatuta, bertan bibliografia erreferentziak kudeatzea oso erraza baita.
Erreferentzia automatikoak
Zoteron erreferentziak eskuz bete daitezke, baina baita modu automatikoan ere. Kasu hauetan, Zoterok detektatu egiten du noiz dagoen liburu edo artikulu baten erreferentzia, eta nahikoa da klik egitea URL barran agertzen den ikono batean, liburu edo artikulu horren erreferentzia era automatikoan gordetzeko Zoteroren liburutegi digitalean. Webgune hauek, adibidez, aukera ematen dute erreferentziak modu automatikoan egiteko, norberak ezer idatzi barik:
Liburu erreferentziak
Zoterok era automatikoan egiten ditu erreferentziak, webgune hauetan:
- Amazon
- Google Scholar
- Google Books
- PubMed (US National Library of Medicine)
- Wikipedia, ingelesez
- Dialnet
Egunkari hauetako artikuluetan ere erreferentziak era automatikoan lor daitezke, klik eginda goiko ikonoan:
- The New York Times (artikulu guztietan)
- BBC News: (artikulu guztietan)
- The Wall Street Journal (artikulu guztietan)
- The Washingtong Post (Embedded RDF) artikuluetan
- Le Monde (Embedded RDF) artikuluetan
- Berria (Embedded RDF) gunean eta artikuluetan
- The Guardian (Embedded RDF)
- eitb.com (Embedded RDF)
Tutorialak
George Mason Unibertsitatea garatzen ari da Zotero aplikazioa, hainbat erakunderen diru laguntzarekin. Ikusi eta ikasi nahi duenak berau zelan dabilen, ikustea besterik ez du tutorial hauek:
- Tutorial orokorra, gaztelaniaz
- Zelan sartu informazioa Zoteron
- Zelan kudeatu zure erreferentziak
- Zelan gehitu informazioa eskuz Zoteron
- Zotero Word plugin
- Zelan erabili Zotero Word-en, Mac-erako
- Zelan erabili Zotero OpenOfficen

Erantzunak
Nork: oier.2010/11/22 09:53:15.106 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/oier
Zotero erabiltzen hasi nintzelarik, ez nekien interneten zeuden erreferentziak hain modu errazean sar zitekeenik. Nik dena eskuz betetzen nuen. Hau da, apaletan nituen liburuen erreferentziak edota fotokopietan nituen bibliografietan ageri zirenak eskuz jarri nituen Zoteron. Hau da, Zoteroko fitxak eskuz bete daitezke, interneten ez dauden erreferentziak ere gehitu daitezke.
Bestalde, disko gogorrean daukazun dokumentu baterako (liburu bat PDFan, beste PDF bat, liburu fitxa bat...) lotura ere egin dezakezu Zoteroko zure fitxan, dokumentu horri dagokion fitxan.
Ez dakit zure galderari erantzun diodan. Espero dut baietz.
Nork: Eneko Bidegain.2010/11/22 13:28:19.578 GMT+1
Nork: oier.2010/11/22 15:55:34.362 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/oier
Nork: Itxaso Astobiza.2010/11/22 17:00:11.023 GMT+1
Bestetik, aplikazio txiki bat instalatuz gero, Zoterok aukera ematen du mapa batean bisualizatzeko norberaren erreferentziak, OpenStreetMap erabilita.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/11/23 10:35:06.539 GMT+1
2. Tutorial ona, frantsesez, Zoteroren gainean. PDF formatuan dago
Nork: Joxe Aranzabal.2010/11/23 15:04:43.096 GMT+1
Nork: itxaso.2010/11/23 15:28:42.876 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2010/11/23 22:26:30.298 GMT+1
Bertan, Espainian eta Hegoaldean argitaratu diren liburu guztien erreferentziak aurki daitezke. Behin liburua bilatuta, URL helbidearen amaieran, hori koloreko karpetatxo bat agertzen da, klik egin bertan, aukeratu apartatutako erreferentzia, eta Zoteron gordetzen da zuzenean!
Nork: .2010/11/24 08:58:23.137 GMT+1
Bertan, Espainian eta Hegoaldean argitaratu diren liburu guztien erreferentziak aurki daitezke. Behin liburua bilatuta, URL helbidearen amaieran, hori koloreko karpetatxo bat agertzen da, klik egin bertan, aukeratu apartatutako erreferentzia, eta Zoteron gordetzen da zuzenean!
Nork: .2010/11/24 09:00:34.902 GMT+1
Nork: Jaime.2011/09/26 11:32:25.363 GMT+2
Gero, goiko programa guztia TextEdit programako dokumentu batera kopiatu eta han egin ditzakezu aldaketak. Hori egin baino lehen, gune horretan bertan egin ditzakezu entsaioak, ea nola gelditzen den. Lehenik bilatu behar duzu zein lerrori dagokion paginazioa eta "p." jartzen duten tokian "o." jarri. Baina lortu arte, entsaio asko egin beharko da.
Nork: eneko bidegain.2011/09/27 15:17:46.685 GMT+2
Nork: Jaime.2011/09/28 15:31:15.493 GMT+2
koma hori komatxoa baino lehen, eta ez dut asmatzen nola mugitu koma
Nork: eneko bidegain.2011/09/29 08:57:15.972 GMT+2
Nork: Jaime.2011/12/29 18:29:03.251 GMT+1